2011/07/03

Hirukobal (berriro be joango gara)

Part: Oier, Unai

Ispasterreko poljearen ertzean, Lekeitio-Ereño errepidearen alboan bertan, lar artean erdi galdutako sator zulo baten tamainako leize hontan, ez dago dena esanda. GEVeko esplorazioak 60m ko desarroiloa esaten zion beherantz. Zulo nagusiak, erlaizetik erlaiz jeisten joanda, izango ditu gutxi gorabehera 60 putzua sedimentuz itotzen denerarte. Baina egiatan ez da putzu borobil bat, arrakala luze bat baino, eta frakzionamenduko erlaizak ataskatutako blokeak dira. Putzu nagusia ikusi dugun arren, ezker eskuin arrakala behatu beharko da, zuloak baitaude, eta haize gogorrik ez pasa arren, agian putzu paraleloren bat ere egon daiteke...

Cast: Esta cueva esta situada cerca de la carretera Lekeitio-Ereño, en el polje de Ispaster. Este pequeño agujero que según el GEV tiene 60m de desarrollo, el pozo principal, de repisa a repisa, los tendrá, hasta que el pozo acaba, ahogado de sedimentos. Pero la cueva no es un pozo sino una diaclasa o grieta, y las repisas son bloques atascados. Ahora habrá que mirar la grieta a la derecha o izquierda, buscando pozos paralelos...

Gernikan behar diren sokak hartu eta burilak eskuan, 2 desbiadore eta 2 frakzionamendutan heldu gara putzu nagusiaren behekalderaino. Soka amaitu eta gero destrepetxo bat, eta putzua amaitu egiten da, sedimentu artean. Hankartean, hezur banakaren bat ere ikusi daiteke, eta 20 metro buru gainean, kanpai forman ixten dela dirudien beste putzu bat. Ezkerrera eta eskuinera, arrakalak geologikoki jarraitu egiten du, baina gehienetan estutu egiten da, eta ez da haizerik nabaritzen.

Diaklasa printzipala bertikala da eta kanpoan, kobara sartu gabe ere nabari daiteke, Ispasterraldera nola egiten duen. Barruan, ataskatutako blokeek, arrakalan gela artifizial batzuk sortzen dituzte. Behean, diaklasa bertikal printzipala beste diaklasa diagonal erdi etzan batek ebakitzen du.

Putzu printzipala topografiatu dugu, baina alde baterantz diaklasa diagonala esploratu beharreko inkognita dela dirudi (ni ez naiz ausartu gehiegi joaten, ez bait nekien ahal nuen edo merezi zuen, Oier marrazten zebilen bitartean). Beste aldera, putzuak behetik ez du biderik, baina kabezeratik, badaude zuloak arrakalan aurrera egitea posibilitatzen dutenak. Orain topografia ondo egin, ondo ikusi, eta putzu paralelo hori begiratu beharko da, agian hortik baitago bidea beherago jeisteko, eta agian Abita aldetik hurbilago amaitzeko.

Beste alde batetik, "Hirukobal" izenari ere errepaso bat eman beharko zaio, ezpaitu ematen euskeraz oso zuzena, agian esploratu zuen GEVekoak bakarrik gaztelaniaz zekien eta gaizki ulertu zion baserritarrari... Ea egiazko izena Hirukobalde edo halakoren bat den...

Beno, behintzat sartu aurretik "desarrollo:60m" genekien, orain zerbait gehiago dakigu.


Argazkiak.org | 110702 irukobal © cc-by-sa: ades

(Oier's version)

2011-VII-3: Unai, Oier.

Irukobal ikuskatzera juan gara (Ispaster). Sarreria bloke montoi baten azpittik egitten da, eta derrumbe horren hondakiñak leza osuan topazen dira, arrakaletan enpotrauta. Izan be, segiduan diaklasa vertical batetik behera bajatu biharra dago, 35 bat metroko tirada luzian (guk frakzionamieno bi eta desbiadore bikin konpondu doguna). Arrakala honen barrenian, frakturaziño planua nabarmen aldatzen da (horizontala, 60 bat gradutako buzamentuakin), aurreko arrakaliakin inersektazen dana. Plano zabal honen barrena lokatz eta txintxar fiñez beteta dago, blokeauta ez baiña pertsonia pasatzeko estuegixak dirazen pasabidiak, alde batera zein bestera. Beherengo puntua 20 metro alturako potzu bat da, itxura guztien arabera goittik datorren meandro txiki baten urak eginda, honek be bigarren diaklasia ebaten dabena. Hamen haize korrienterik bape ez dago baiña.

Leza osuan zihar kareharri garbixa da, rekonstrukziño forma barik, eta aizto formako lajekin.Atenziñua deittu desku diaklasen forma berezixa, eta hurrengo baten erretraturen bat egitten saiatuko gara kamara onakin, leza honen ezaugarri modura. Izan be, bueltan juan nahi dogu hobeto begiratzera: gorengo diaklasian hainbeste puntotan potzu paraleluetarako leihatillak zabaltzen dira, eta –hamen bai- haize korriente leuna somatzen da. Era berian, beherengo diaklasa-plano inklinauan gorengo partia begiratu barik geratu da.



No hay comentarios: