2011/10/08

Sarrerako sifoi gaiñian





2011-X-8: Gotzon, Unai, Josu, Ritxar, Antua, Petrus, Oier.

Malloku Sisteman. Antua eta Ritxar Goikoetxe sarrerako gelan eskalada bat egitten geratu diraz (emaitza barik), bestiok Apraiz eta Goikoetxe arteko sifoi gaiñian agertu dirazen galerixak hobeto miatzera juan gara:

Ritxar eta Simonek egindako desobstrukziñotik hasi (estuasun bikotxana) eta geroko galerixan, eurak allegau ziran lekura (destrepe / 3 metro sakoneko potzua) allegau gara topografiatzen.

Harako bidian, desfondian sartu naiz (harritxintxarra, lokatzakin blokeauta eta beherutzko norabidian doian arrakala txiki bat bakarrik libre, masmaetxe txiki batekin; gero handik urtetzia asko kostau jata, eskerrak Unai eta Gotzonen laguntziari); bestiak goiko zulo bat begiratu dabe erdiko destrepe inguruan (haizia kanpora zoian, baiña estuegi).


Galerixa honen zati haundi baten, hormetako kareharrixan disoluziñua nahikua berezixa zan: kareharrixa bera disolbiduta zeguan eta fosil ugarixak (rudistak batez be) agerixan geratzen ziran 1-2 zentimetruan.

Puntako destrepian katazulo txiki bat agertu da, eta Petrus eta Josuk desobstruidu eta gero aurrera egin ahal izan dogu (kontrako norabidian, topografixian arabera), 20 bat metro; galerixia amaitzen dan lekuak antxiñako sarrera baten itxuria daka (sustraixak tetxuan, derrubio-konua...) eta beherutzkako hobi moroko baten haize korriente txikixa dago.

Sektore horren esploraziñua amaittutzat emon dogu, eta Antua eta Petrusek soka-pasamanuak desinstalau dittuez.

Ibilbide politta izan da neretako. Laminadorien sektoria ederra zan, eta katazuluak oso entreteniduak (nere burua neurtzeko oso onak; katazulo bikotxian paniko atake txiki eta guzti). Kortako atia be ikusi barik nekan, ondo geratu da. Eta neurketa estaziño pare bat be ikusi ahal izan dittudaz, bata errekan eta bestia oreiñen aztarnategixak. Ez da nekagarrixa izan, baiña datorren asteko simulakrorako tono pizkat hartzeko balixo izan destalakuan nago, nahikua desentrenauta nabil-eta.

1 comentario:

unai ondarrutarra dijo...

Oier, ez badotzu arduraik, zure textu pixkat itxuroso jarridot parrafuk eta abar. Idatzixe ixe ez dot aldatu, bakoitxan estilu bakoitxan estilu re. Ni be idaztea nixun, baine gauza bardine bi aldiz idazti be tontakexa bat betxantzen gazta...