2011/10/16

SI-44 ----- (ESPEREOsocorro!)

Part: 90 bat espeleologo edo...

Larunbatean hasi eta Igande goizalderaino. Oraingoan espeleosokorroan lan egitea tokatu zaigu SI-44 Sistema del Hayal de Ponata famatuan. Bi kamilla simulakro izan dira, kobak dituen 15km zuzen ingurutatik hasierako 1-2km tan. Batzuek galeria Kalahari-tik Meandro Paulova arte egin dute, eta beste batzuek Paulova-tik kanpora. Amaigabeko galeriak, dantzan ibiliarazteko meandroak, galeria aktiboak, eta buru gainean, hutsa, linternak ematen duenerarte...

Cast: Desde el sabado hasta la madrugada del domingo. Esta vez nos ha tocado trabajar en espeleosocorro en la SI-44 famosa. Han sido dos simulacros de camilla, en los 1-2km del principio de los 15km aprox. que tiene la cueva. Unos han hecho desde la Kalahari hasta el meandro de la Paulova, y otros desde la Paulova afuera. Galerias interminables, meandros para hacer bailar, galerias activas, y sobre la cabeza, el vacio, hasta donde alcanza la linterna...




ADES-eko hiru sartu gara, baina kanpoan gehiago ere egon dira. Idoia PC (Puesto Control)-ean, Petrus eta Simone laguntzen, baita Josu ere.


Sartu garenak Unai, Gotzon eta Oier izan gara. Bakoitza talde ezberdin batean tokatu da.


Unai: ni Ipiña, Txerra eta Ritxar-ekin sartu naiz taldean (Equipo 1), eta gure lana kobazuloan zehar telefono linea jartzea izan da, eta Tedra (harrian zehar komunikatzeko radioa) martxan jartzea. Telefonoa meandro de la Paulova pasa eta gero arte jarri dugu, eta Tedra PisiSicriti-ko galerietan jarri dugu. Lan eta denbora asko eta gero, Tedrak funtzionatu egin du, baina ez oso ondo egia esan. Ipiñak esanda, beste hiruok galeria Kalahari arte sartu gara, bertako taldearen Tedra zergatik ez dabilen enteratzeko. Ezin omen izan dute komunikatzen jarri. Bueltan, Txerra eta Ritxar Tedra-rekin radioan geratu dira, hura bait zen kanpoaldearekin PisiSicriti aldetik komunikatzeko era bakarra. Ni eta Ipiña baino 3 ordu inguru beranduago atera dira.


Oier:
2011-X-15 eta 16: EEL Simulakro Orokorra Hayal de la Ponatan (SI-44). Barruan Gotzon, Unai eta Oier; kanpuan Idoia, Petrus, Simone, Josu.

Logistika eta koordinaziño orokorra nik baiño gehixago dakixenak balorauko dabe; baiña nere aldetik behintzat oso pozik urten nintzan. Betiko moduan azken taldian tokau jatan (bostgarrena; 00.30etan sartu eta 4.30etan urten) eta, nahiz eta erdittik kanporako sektorian tokau, eta ez ordu larregi be, iñoiz baiño gehixago praktikau neban teorikoki dakittena: kanpuan petate bat emon zesten “Hartu hau eta ipiñi polipastua eta kontrapesua halako potzuan”, eta nik hartu, bertaratu eta ipiñi (aurreko ekipuak ipiñittako anklajiak erabillitta, hori bai); Maria jefiak gero egindako superbisiñuan, gaiñera, fallo bi baiño ez zestazen etara (triangulaziñuan korapillua hobeto kokatu, eta reenvio bat gehixago ipintzia); gero kamillia etorri zanian arazo barik erabilli genduzen montaje bixak.Gero hortik aurrera porteo mamintsua izan genduan, batez be sarreratik hurre dagon diaklasa zoragarri eta eder horretan; kamillia dekubito lateralian etara genduan, ondo kostata. ¡Bixamoneko agujetak eta min guztiak horkuak diraz!





Informe del Equipo de Apoyo de Superficie “División de Cocina de la Txaula”:


Supervisor Jefe: Sr. Felix
Cocinero Jefe: Sr. Jon
Sub-cocinero Jefe y Coordinador de Balizamiento: Sr. Mora
Ayudantes: Sra. Maria Teresa (división patatas), Sra. Maria (división zanahorias), Sra. Simoneta (división cebollas y limpia-platos)



Nuestra tarea era principalmente alimentar a 90 espeleólogos hambrientos, asegurarnos que se lavaban las manos y darles algunos momentos de calor y tranquilidad en el conforto de la txaula



1 comentario:

unai ondarrutarra dijo...

Mesedez, irakurri eta esan zerbait okerretara idatzi dudan, edo bestela zuek ere gehitu. Gotzon eta Oier, zuentzako parraforen bat jarri dut zuen taldekoaren berri idazteko ere. Nik nire taldekoa idatzi dot eta...