2011/10/22

Tonio - Cayuelan Argazkigintzan

Part: Unai, Gotzon, Josu (Granja), Idoia, Silvi eta Javi.


Gaur Kantabriako haitzulo erraldoien hutsaren xarma berezia probatu dugu. Kararrizko mendizerra apal batzuen azpian, kobazulo sistemen eta espeleologiaren Himalaya aurkitzen da. Gaur, Tonio-Cayuela sistemako Olivier Guillaume gelari argazkiak ateratzen lagundu diogu Josu Granjari, Ramales de la Victoria-tik ez oso urruti. Mendian gauez oinez ibiliko bagina bezala izan da, baina ilargirik gabe oraingoan...


Cast: Hoy hemos probado el encanto del vacío de las cuevas gigantes de Cantabria. Bajo unas sierras calizas humildes, se encuentra el Himalaya de la espeleología y de los sistemas de cuevas. Hoy, hemos ayudado a Josu Granja fotografiar la gran sala Olivier Gillaume del sistema Tonio-Cayuela, no muy lejos de Ramales de la Victoria. Ha sido como si anduvieramos por el monte de noche, pero esta vez sin luna...

Kobaren sarrera, errepidetik bertatik ikusten da, handia baita, baina ez zaigu izan guk espero genuen bezain erreza hara heltzea, basoan komeriak izan bait ditugu. Jada Cueva Cayuela-ren tubo freatiko erraldoiaren sarreran, erraz segitzen da aurrerantz.

Boulevard galeria-ra igotzeko, tubo nagusiaren horman dagoen kolada irristakor baten gora igo behar da. Baina hortik igotzeko behar den soka kenduta zegoen. Horri "eskerrak", Boulevard-eko galeria ederretatik 5 min-ko paseoa izan zitekeena, gatera-bloke artetik-ko zoramen bihurtu da ostera, beheko aldetik joan behar izan gara eta.

Ez dugu ulertzen Kantabriako espelelogoen soken jarri eta kentzeari buruzko filosofia, baina guri behintzat ez zaigu hori batere gustatu.

Gatera aldea pasa eta gero, "La Encrucijada"-ra heldu gara. Berriro tubo erraldoiak, hemen, bat-en ordez, hiru. Horregatik da hori "Encrucijada" bat. Koba baten barruan norberaren norabidea aurkitzeko zein "galeria erraldoi" hartu behar dugun aukeratzen ibiltzea ez da oso normala euskal espeleologian.

Horrela pixkatean jarraitu, eta "Sala del Vivac" aldean kornisa expuesto-txo bat dago. Pasu erraza, baina pasatu aurretik ez zuen ematen hain erraza zenik. Idoiak kristoren katarroa izan du eta ez da pasatu, eta Javi eta Silvi ere geratu egin dira.

Sala batzuetan, bat baino gehiagotan, estalaktita erraldoiak buru gainetik, ezpatak izango balira bezala! Batzutan hainbeste daude ze ezpata baino gehiago zerrak ematen dituztela...

Erritmoa zertxobait areagotuta, Olivier Guillaume salara heldu gara. Harri bloke aldapan gora joan gara salaren punturik altuena lortzeko helburuarekin. Mendian gora bagindoaz bezala, hito batzuk konpontzen ere ibili gara, iluntasunean bidea ongi aurkitzen laguntzeko.


Goikaldean argazki sesio bat egin dugu. Ordu bete bat inguru igaro dira flash eta flash artean. Buru gainean, sabaian, Tonio leizearen potzuaren amaierako zuloa, Tonio-Cayuela sistemaren konexioa, Torca del Carlista txikia...



Bueltan, salaren irteera aurkitzeko "arazotxo" batzuk izan ditugu, eta norberak jarritako hitoa ez dugu bueltan aurkitu (Gotzonek izan ezik, hau aurretik joan bait da). Azkenean haizearen putzadaz gidatu naiz. Orientazio era horrek sekula ez gaitu okerreko bidetik eramango!!



Ordu bete aldera hiruok, Gotzon Josu eta Unai, kanpoan agertu gara. Besteak behean kotxean zeuden gure zain.

Laburtuta: kobazuloaren arriskurik handiena norabidea galtzea edo estrapozu egitea da, liluratuta gora begira pasatzen bait da kobazulo guztiaren exkurtsioa...


No hay comentarios: