Orain dela hilabete bat inguru Abitara egindako sarrerek erabat asetu ginduten. Ostiralean Abita izena berriro entzun nuenean, zuzenean Rio Loco eta inframunduko potxingoetaz akordatu nintzen.
Baina ez! Oraingoan, ADES, benetako Abitara sartzeko asmoarekin joan da, eta honen bukaeran dagoen obstrukziaren inguruko dudak argitzera.
Tartean, gurekin ibiltzen ez den jende berria etorri da, horregatik gaurko sarrerak turismo kutsu bat ere izan du. Benetan koba zoragarria. Esanguratsuenak agian ADES, Casterets eta Negarren gelak dira, hala ere, espeleotema ugari inguru guztietan, eskalada zatiak, estuazunak… danetik duen kobazuloa!
Esan bezala, talde osoa Abitako azken gelara arte sartu da. Gela horretan izan dugun elkarrizketaren transkripzioa jartzen dizuet jarraian:
G.A.: Bueno, de aquí en adelante a 15 minutos está la obstrucción, en un caos de bloques. Aunque no me acuerdo exactamente como era.
U. & M.: ¿Es como para que vayamos nosotros?
G.A.: Es una miseria, por el río…
Klaro! Ezin da egon Abitara sarrera bat potxingoan sartu gabe! Bestela bere nortasuna galduko luke.
Taldea bitan banatu da, 5 pertsona fondora joan da obstrukzioa zabaltzera. Eta besteak bien bitartean, gela horretan bertan geratu dira zain.
Desobstrukzioa oso motza izan da. Pare bat magia kolpe eta gero, pasa eta berriro itxi egin da berehala: "Impenetrable".
Behin kanpoan, Abita eta Urgitxi?, Urgitxi eta Abita?… bi horien artea dago seguru, ADES-eko kobazulorik ederrena. Bozka bat egin behar izango bagenu, enpatea seguru!
Gure gonbidatuei beintzat asko gustatu zaie. Eta guri ere!
5 comentarios:
6 pertsona joan gara fondora! lokatz kantitatean argi ikusten da jajaja
Si, queda bien claro quienes son los "arrastrados" jaja!
Ba arrazoia dakazu iñaki, horrenbeste lokatzekin azkanin pertsona bat kontatzea ahaztu gaztan.
Txo josu ez za egongo insinuaten ni zarra nazela ez? Azkenengoko abitako sartueran "contratiempo" bat eduki nebalako!
charco que veis en el os meteis. al psico ya.
Publicar un comentario