2015/03/22

Badiolan lezian billa


150321badi-01 from Oier Gorosabel Larrañaga on Vimeo.


150321: Oier.

Goizeko txandan, Otoion prospektatzen. Ez da txara-hard-scanning ibiltzeko girorik egon, beraz horren ordez pregnant-walk-mode jarritta ibilli naiz. Mentxakan lezian sektorian barik, Iñigo eta Joseba Badiola anaiak (...) atzo señalautako leza baten billa hasi naiz, Talaixatik antenarako repetxuan gaiñeko “deskantsilluan”, Zatikara doian bidezidorrak urten eta metro gitxira egitten daben kurba biribillan parian, bidian eskumaldian.

Uste dot kurba biribil hori topau dotela, hauxe:
·         BADI-01: 538433 / 4802134 e:7

Puntu horretan, Zatikara begira, eskumaldian txarian ertza NW-SE linean doia (bideuan txarto esan dot). Baso barruan, hatxerixa (lapiaz) oso ederra dago, mendi-bizkarrian eta Zatika aldera bajatzen daben hegixan behintzat. Sigi-sagan ibilli naiz, bidian paraleluan, bidetik 15 bat metro baiño gehixago urrindu barik. Ez dot ikusi Badiolatarrak esandako “hatx haundi” hori, zeiñen azpixan zabaltzen dan leza hori.

Konklusiñua: artikulu zientifiko gehixenetan legez, further studies are needed. Baiña hatxerixa horrek oso itxura ona daka, eta leza honen billa gabizela beste gauza interesgarriren bat agertu leike.

Barne bilatzailea