2015/03/29

Larrotegin, txikikerixan



150328:Ane, Niko, Tomax, Oier.

Larrotegin (Lekeitio). Gauza insolitua, ume bixak eta andriak koba batera eruateko eskatu deste: pendiente zeguazen gauza txiki pare bat egitteko aprobetxau dogu.

Batetik, IS-024 Armintxera. Kobia ezagutziaz eta “abenturan” ibiltziaz gain, 3 gauza egin doguz:
·         (...)
·         Goiko konpost-guniak kobia kaltetzen ete diharduan konprobau: ez dau kaltetzen itxuraz, ez dago lixiviado edo usain arrastorik behintzat.
·         Lagin biologikuak hartzeko grabedade-tranpia jarri, beheko galerixan azken tramuan, zintta zuri-gorriz markauta. Karnatia: anakardo ahixa.

Paretak be begiratu dittudaz, zelan ez; ez dot aztarna susmagarririk ikusi, tamaiñu txikiko erpien markak kenduta (Letraukuan estilokuak; ez dittudaz erretratau).

Gero, IS-055 Audijora. Atarittik sartuta, galerixiak pausu baju bat daka, pizkat aldapan gora, gelatxo biribil bateraiñok allegatzen dana. Hortik, jarraitzeko aukera bi dagoz; bat ezker-aurrekaldetik, nibela mantenduta, galeria baju batetik, 3 bat metro koladekin itxi arte; bestia eskumaldetik, laminador formako leihatilla baju batetik, aldapan gora hasten dana arrakala bertikal formia hartuta, gero eta gehixago estutzen dan korredore baten. Haize korrienterik ez iñun be. Hormak eta sapaixak oso baltzittuta, bistan da jentia antortxa eta azauekin urtietan sartu izan dana hamen; sarreran gaiñera hormak eta sapaixa gorrittuta agertzen dira, esango neuke iñoiz bertan labaren bat instalauta egon dala. Traiekto ixa osuan beheia hondakiñez beteta, berezko lurra kostata ikusten da.

Barne bilatzailea