2015/03/21

Euskal Euri Zaparrading Speleo Tour

Unai

Oinizeko Ubegiaren gainaldean zehar prospektatu nuen ostegunean. Leku ona prospektatzeko, eta pazientzia galtzeko. Zeruan, hodeiak ez ziren elkar konpontzen antza, segituan eguzkia agertzen baitzen eta ordu erdira euria egiten baitzuen. Batzuetan ez nekien maldan gora aurrera jarraitu edo kotxera bueltatu. Baina azkenean aurrera jarraitu nuen, baina ez nintuen basoak gelditu, pazientziak baino. Horrek eta Antua-ren telefonazoak, Karakosta aldera bajatzen hasteko esanez, Zarrabentara bokadiloa jatera joan behar genuela eta.

Berezia da espeleologia. Ostegun euritsu batetan Atxabrin-eko maldetan Txara Scanning egitera erakartzen gaituen arrazoia bezain berezia. "Txara" hitzarekin zertxobait galduta dabiltzanentzako, euskeraz Txara, erderaz "zarzal de mierda con arboles raros secos que se rompen por todas partes" izango litzateke. "Txara" izena oso euskal izen polit ancestral-a izateak ez du nahi esan bertatik pasatzea suplizio bat ez denik.

Antua eta Josu Berije aldean zebiltzaten bitartean, ni lapiaz irristakorraren kontra gorantz nenbilen etengabe burrukan. Batzuetan lapiazak irabazten zuen, beste batzutan nik. Lar eta Sasiak, batzuetan armiarma sarea bezala ziren, bertan sartu ahala engantxatuta geratzen nintzen eta azkenean ez aurrera eta ez atzera ezin nuen jarraitu. Baina, han, Leako Ibarreko malda batetan txaran engantxatuta; nire begiek, lapiazaren bestaldean, 200m kareharri eskaneatuko baluten bezala, Lezateko galeriak ikusten zituzten. Nire ezkerraldean urrutian, Olabarriko Leza dagoen pinudiko pinuen puntak igartzen nituen. Olentzero nire hanken azpian zegoen hurbil, niri barre egiten.

Gure Martinek, Aritzgane inguruan akanpatuz, espeleologiak eman ahal dituen beste sentsazio batzuk aurkitu zituen. Nik ordea, han goian Olabarri Aldean, Jesukristok abarketia galdu zuen lekuan, euripean, txaraz inguraturik, nire sena, nire barrua, nire burua aurkitu nuen. Hori derrigor aurkitu beharko, ze behintzat, zulorik ez nuen aurkitu.

Alpinistek beren beldurren limiteak aurkitu eta probatzen dituzten bezala 8.000 metroko eskaladetan, nik nire pazientziaren limiteak deskubritu nituen. Nire "mecaguenlaostiek" 100 metro beherago zegoen txabolako ahuntz guztiak zoratu zituzten. Jaungoikoari eta Lea Artibaiko geomorfologiari esker, nik prospektatu nuen inguruan ez zegoen baserririk, eta nire kexuak airean eta euritan galdu ziren, inork entzun gabe.

Zarrabentako bokadiloa oso ederra zegoen. Josuk eta Antuak, aurkitu nahi zuten ubegia aurkitu zuten. Gotzonek Galarregi inguruan zulo bat topatu zuen.

Lezate atzeko galeriek han jarraitzen dute oraindik, ilunetan, eta galeria handi horien errekondoan hondartzak daude, baina hondarrean ez dago katiuska markarik. Egongo al da inoiz?


Estamos Como...

Ostiralean, Aimarrekin joan nintzen Sierra Salbadara beste espeleo mota bat egitera. Aurreko egunean nahiko euri ez nuenez sufritu, oraindik prakak zikindurik, Orduña aldetik Tologorri igo genuen Senda Negra-tik, SI-44-ra sartu eta gutxienez Meandro de la Paulova bisitatzeko asmoz.

Noski, goizean euria zegoen. Eta termometroko kristala apurtzeko bezalako hotza. Baina guk horren soluzioa aurkitu genuen; eta, "bah dentro de la cueva estaremos calientes" esanda biok 2 motxila handi eta petate "extra" batekin SI44rantz abiatu ginen 600-700m desnibel mendi altxatuz.

SI-44 famatuaren tranpilaren alboan, bere "ia lurgainean" dauden frakturak eta galeriak ia usainduz, pago handi baten azpian, sirimiri kalabobos-aren aurkako soluzioa aurkitu genuela pentsatu genuen une batez. Ez ginen konturatu ordea, pagoa txorrotadaka tantaka zegoela, eta Damocles-en ezpatak bezala, tantak gure kolkoetara zuzenean joaten ziren.

Sarrerako putzua ekipatu genuen. Bakardadean geunden mendian, abentura azalean zegoen, bizi bizi. Bigarren putzua jeitsi ahala, "OAAAOOAAAAA!!!!" bat entzun genuen.

Ia bihotzekoak eman zigun, sustoak. Orduan konturatu ginen GEA-ko gazteria guztia SI-44an sartzen zegoela, esploratzen jarraitzeko asmoz.

Abentura eta kobako bakardadea eta estalaktiten tanten oihartzuna desagertu egin ziren. Baina jendearen berotasunak eta umoreak koba abegikortu zuten. SI-44 El Sistema Del Hayal de Ponata bapatean Bilboko Alde Zaharra bihurtu zen Zapatu Arratsaldean.

"Hombre que haceis aqui! Pero si tu eres el amigo de Tal! Hombre yo si ya me acuerdo que...!". Beldurra laister joan zen, frakturak beltzak izatetik zuriak izatera pasa ziren. Koba hotza izatetik beroa izatera pasa zen.

Trabesia klasikotik kanpora dauden erreka berriak deskubritu genituen. El rio de la Ponata. Jende berria ezagutu genuen. Meandro de la Paulovan hankazabalik, tertuliak eta umorea egon ziren. Koba beroa eta atsegina zen ostiral arratsalde hortan, ikusgarria eta garbia izateaz aparte noski.

Kanpoan, hotz zegoen, eta euria egiten jarraitzen zuen, noski. Hayal de Ponata aldean lainotan ibiltzea ez da broma, asko erori dira eta labarrean behera horrela. Baina ni bertako autoktono batekin nindoan. Beheranzkoan ez zen problemarik egon. Lepoan neraman petate "extrak" bidezidorreko txirristada ahaztuarazten zidan.

Baina, Tologorri aldea buruz dakien nire lagunak bide onetik eraman ninduenez euri eta lanbro artean mendian beherantza, seguru heldu ginen nire kotxe epeleraino...

Gaua zen jada Aiarako Ibarrean. Eta, berriro Salvada-ra igotzeko promesarekin, elkar agurtu genuen. Baina ahal bada euririk gabe. Eta GEAkoekin parrillada bat eginez. Eta txabolan lo eginez.

SI-44 oraindik bisitatzen hasi ere ez gara egin...

Barne bilatzailea