2016/01/10

Agiña, Astozurije, Batiz



160109: Antua, Josu, Xabier, Gotzon, Unai, Martin, Oier.

Katalogo biharrak Otoio inguruan. Talde bittan banatu gara, nahikua jente genguazelako,

Agiña
Gotzon, Unai, Martin eta Oier Agiñako lezara juan gara lehelengo. Azkenian sarreria tapatzen zeban harrixa ez zan hainbesterako, eta Gotzonek bakarrik erretirau dau. Beste hirurak sartu gara behera, Martin instalatzaille. 10 bat metrotako leza zabala, erdittik koladez estututa, ixa-ixa potzu paralelo bi osatuz; honduan, lokatza eta jarraipena arrakala/meandro modura, diagonalian beheraka; espatula biharra biharko da (3 kolpe inguru), eta gero jarraipena ikusten da beheraka; haize korriente gitxi. Gotzonek sarrerako argazkixa egin dau, nik topo egin dot eta bio lagiñak hartu (Meta, Oxychillus, linifidoak). OJO: lezia zabal-zabalik geratu da, laster esploratzeko asmua dagolako; bestela, arriskutsua da (bide ondo-onduan) eta blokiekin barriro tapau biharko litzake.


Astozurije





Astozurije










Ondiok berandu ez zanez, Astozurijen lezara juan gara, pendiente geratzen zirazenak amaitzeko. Ez genguazen seguro ia sokia allegauko jakun, baiña bai: sobran gaiñera; Martiñen instalaziñuari esker. Oso ikusgarrixa begittandu jaku, bai dimentsiñotan baitta edertasunian be, batez be hondoko gelia; uste eze 1973an jaitsittakuak ez zirala hona allegau (seguraski erlaitzian geratuko ziran, eskalak amaittuta). Unaiek topo egin dau, nik argazkixak eta bio lagiñak (campodeida, Oxychillus, Zospeum, linyphiidae).

Batiz

Batiz

Kotxera allegauta, beste taldiakin bat egin dogu: Fidel “Batizek” erakutsittako lezara juan eta sorpresia hartu dabe: potzuz potzu katiatzen juan dira sokia amaittu jaken arte, eta hortik behera 35 bat metrotako potzua neurtu dabe distoxakin. Gu jantzitta genguazenez, eta sokia genkanez... bertara juatia pentsau dogu, eguneko hirugarren lezia eginda. Sartu eta bestiak allegau diran lekura allegau ostian (Martin ibilli da instalatzaille, leihatilla/pasamanoz okertuta indar asko erre dau) eta potzu haundira allegau gara; haxe jaitsi, eta meandro/erlaitz motz baten ostian estuasun ez oso estuan geratu gara, 5 bat metrotako destrepe baten aurrian, eta ostian 15 bat metroko jaitsieria dakana (akustikoki zundatuta). Une batzutan haize bufada soltiak somatzen ziran, behetik gora. Esploraziñua oso interesgarrixa: jarraittu biharko danez, monty eta plakak laga doguz, soka+mosketoiak kenduta. Unaiek egin dau topua, nik argazkixetan ibilli naiz batez be (bio lagin bakarra, Meta).


Batiz

Barne bilatzailea