2016/01/31

Bedartzandi-Kobakogane



160130: Antua, Iñaki Kobero, Iñaki Bombero, Idoia, Unai, Oier.

Bedartzandi-Kobakogane aldian katalogo biharretan.

Lehelengo, Idoia, Unai eta Iñaki B Gabaroko meatzetara (UB-063) jaisten laga doguz, Jose Patxin merendero onduan.

Beste hirurok Gabaroko lezian (UB-061?) erretratua etara dogu, falta zana; gero aterpe barrixa katalogatzera juan gara, Antuanen GPS-ari jarraika. Leku ederra da, S aldera begira; txikixa baiña sujerentia. Sarrerako argazkixa eta zuluan norabidia hartu dogu.

Horren ostian, Kobaura juan gara, lehelengo Garaiek in illo tenpore eskalekin jaitsittako lezia lokalizatzera. Bertan topau dogu Iñaki, lezia lokalizauta zekala. Sarrerako argazkixa eta GPS-a hartu detsegu. Jaitsi eta topo egittia pendiente geratu da.

Laurok, Kobaue (UB-052) ikustera juan gara. Zer esanik ez, hormak miatu egin doguzela; ez dogu ezer esanguratsurik ikusi. Argazkittan sarreria eta barruko hainbeste bista hartu doguz (flash bakarrakin egin leikian apurra, halako bolumenakin). Hiru saguzar ikusi doguz, txiki-txikixak; argazkittan hartu doguz hórrek be. Topo pendiente geratu da.

Gabaroko meatzetara bueltan, ondo-onduan beste leza txiki bat ikusi dogu; 5 bat metro sakon, honduan ranpa moduko bat ikusten da jarraipen posibliakin. Katalogatzeko modukua begittandu jaku: GPS-a hartu, sarrerako argazkixa egin, eta esplorau+topo pendiente geratu da.

Gero, minetan, kanporako bidian topau doguz Unai eta Idoia, mea-tunelen sarreraraiñok instalau ostian. Danok batera zeozer jan, eta arratsaldian bigarren ekittaldixa egittia pentsau dogu.

Antua, Unai eta hirurok jaitsi gara gero; Iñaki B kanpokaldian prospektatzen geratu da, eta Idoia eta Iñaki K-k alde egin dabe. Leza ikusgarrixa da, eta mea-galerixen sarreria ikusgarrixago: 4 tunel dira, bakotxa norabide baten, eta euren artian burdiñezko karril bi dagoz aidian, amildegi baltza zeharkatzen. Pentsamendu automatikua: zeintzuk izan ziran hamen biharrian? Eta ze kondiziñotan? Unai artxibuetan topatzen saiatuko da.

Goizian Unaiek eta Idoiak tuneletatik bat begiratuta zekenez (erdi-itxitta dagona), arratsaldian burdinbideko alde batekua ikustera sartu gara. Sarreran bertan spit+plaka bat topau dogu, GEV-ekuena seguraski. Galerixa artifizial zuzen-zuzena hasieran, 40 bat saguzar topau doguz sapaixan; kontu haundiz pasau gara, lau hankatan eta isilik; erretratuan be jaso doguz, JEEL-eko kidiei informatzeko. Galerixia bikoizten dan lekura allegauta, ezkerrekaldetik leku inestable xamarrera allegau gara; bere sasoian habetuta, habiak usteltziakin batera desplome haundi bat dago, leza moduko baten barrenetik; beste 30 saguzar inguru topau doguz hor (argazkixan jasota) eta gero, bloke artian, pasau ezin zan leku bateraiñok allegau gara; nabarmendu egin bihar da sektore honetan haizia zebixala (errezelua dakagu, kanpoko leza txikixakin zerikusirik ez ete dakan; topo ikusi bihar). Galerixia bikoizten dan lekura bueltauta, eskuma aldetik juanda mea-galerixa garbi eta zuzenian zihar juan gara, horma garbi baten amaitzen zana; beste adar bat be bazekan, itxura bardiñekua. Bio lagin batzu be hartu dittudaz: Meta, lyniphiidae (burdinbide onduan %90 illuntasuna); Zospeum, Quaestus (galerixia bikoizten dan lekuan, %100 illuntasuna).

Beste mea-tunel bixak begiratu barik geratu dira, hurrengo egun baterako. Kanporakuan Unaiek datuak papel garbira pasau eta illuntzen hasteko zeguanez, kotxietara jaitsi gara barriro.

Barne bilatzailea