2016/04/17

Eskegitako galeria, eta pedagogia




160417: Xabi, Antua, Iñaki Kobero, Iñaki Bombero, Erlantz, Gotzon, Maite, Pana, Oier.

IS-037 (...), aztarnategi gaiñeko leihatilla pareko galerixia ikuskatzera, Foru Aldundikuekin adostuta. Eskaladiak ez dau arazorik emon: kanpotik barrura botatako sokan gora, bertara allegau eta dana begiratzeko aukeria izan dogu; ez da intereseko datorik ikusi, eta behera jaitsi gara; topografiatziak be merezi ez dabela pentsau dogu, krokisian txertatzeko punto bakarra eta norabidia hartu dogu bakarrik.

Atzeko itxitturaraiñoko sartu-urten bizkorra egin dogu zoruari buruzko notak hartzen; arkeologuen perfillakin osatuta marrazki topografiko barrixa egingo dogu. Hormak ez ikutzeko kontu haundiz ibilli gara; gaiñera gaur Erlantz estrainekotz etorri da, eta saiatu gara espeleologia/espeleoturismo, edo zientzia/denborapasa kontzeptuen arteko desberdinttasuna azaltzen; baitta aztarnategixak ahal danik eta gitxien “zapaltzen” doguzela, eta sekulan bez  indusketa furtibuan... Ez nago seguro mezua harrapau ete daben...

Barne bilatzailea