2016/06/04

Alperdora bueltan





160604: Xabi, Gotzon, Idoia, Antua, Oier.

Alperdora, fonduan egin biharreko eskalada batera. Neretako terra incognitan izanda, ezin dot detalle haundirik emon; gaiñera, eguardirako etxian egon bihar naizenez, “Aquí me maté yo” trepadara baiño ez naiz allegau (sarreratik 1,5 ordura), eta kanpora egin dot kokuak hartzen (Lithobius, akena, Ischyropsalis). Bestiak ez dakitt noiz urtengo diran, baiña eginbiharrekua kontuan hartuta, 8 ordutik gorako ekittaldixa espero leike; Xabik kontauko dau bere esperientzixia, hatzaparretako muskuluetan agujeta larregi ez badaka behintzat.


Barne bilatzailea