2016/06/22

Atxurran, arkeo-geo



160622: Unai, Oier.

Atxurran (Berriatua). AMET-eko Martinekin batera, bertan Joseba eta Diego arkeologuen taldiakin batu gara. Helburua batez be Martinek kobazuluan egitturian idea orokorra egittia izan da, geroko azterketa geologiko sakona prestatzeko. Gure aldetik, bertako eginbiharren nundik-norako posibliei bueltak emon detsaguz: topo, geo, bio, arkeo, briko... Badakagu urtetxo batzutarako, bai.

Lehelengo, beheko sarreran egitten dabizen zundaketak azaldu deskuez. Saguzarren hesittik kanpora, hiru. Ulertu dotenangaittik, kanporengo bixak antzuak izan dira, baiña antxiñan beheko sarrera hau tapauta egon zala jakitzeko balixo izan dabe; hirugarrenian, barriz, (sarrerako-sigi-sagia ziharkatzen daben arko naturalan azpixan) kanpaleku esporadiko baten aztarnak topau dittuez (silexezko tresnak, okria, sutegi txiki bat), hau da, goittik jaitsittako gizaki “komando” txiki bat, beheko galeria illunetan egun batzu pasatu zittuana... zertarako? Faszinantia.

Hortik, goiko pisora egin dogu “yonkixen pasabidetik”. Arkeologuak abisau deskue saguzarrak goixan zebizela, eta hortxe ikusi doguz lehelenguak, hegan (goizeko 9:30ak ingurua zan). Goiko sarrerara allegau garanian, hango dibertikuluan dozena batzuk ikusi doguz; batzuk burdinsaretik sartu-urtenian bebai. Goiko aztarnategixa azaldu deskue, Martinek bere ondorixo probisionalak etaratzen zittuan bittartian. Itxuraz, pasabidiak estutzen dittuezen espeleotemen eta gizakixan okupaziñuan datak erkatzetik informaziño oso interesgarrixa etorri leike. Adibidez: goiko indusketen atzeko gelara pasatzeko leihatillan; edo pintturen galerixetatik azken tramora pasatzeko pasabide altua...


 
Gero, laminadorietatik galerixa nagusira segidu dogu; ibilbidian zihar kokuak harrapau dittudaz, eta goiko alderaegindako eskaladak identifikau ezinda ibilli gara: hórrek be topografian jaso barik dagoz, eta halan gatxa egitten da bereiztia zer dagon begiratuta eta zer ez; eta somatzen dan haize korriente klaruakin... sistematikoki begiratu eta topo egin biharra dago, jasota dakagun planta sinplia osatuta (planta multipliak, alzaduak, kortiak, toki batzutan 3D erara...).

Behiñ pintturen lekuan (ni neu estraiñekotz), harrigarrixa da Bikainen zaldixa ze ondo ikusten dan; bandalo ondarrutarren graffitixan ondo-onduan dago gaiñera. Gaiñontzeko irudixak ikustia benetan gatxa da “profanuondako”: Iñakin bisontien gelakuak, eta zer esanik ez Antxietakuak ikusi zittuezenak, beheko pintada modernuen artian. Imajinatzen dot sektore honetan andamixo instalaziñuak banan-banan egin biharko doguzela, eta zati bat estudixau ahala hurrengora mobidu, bestela tonelada bateko montajia geratuko jaku.

Erdiko pasabidetik jaitsi, eta beheko sarrerako indusketaraiñok itzuli gara; nik neuk orduan ospa egin dot, biharrera bueltatzeko prisaka, baiña Unai han geratu da; ez dakitt ezer gehixago egin daben.

Bio aldetik: linyphiidae, Lithobius, Quaestus. Saguzar gehixenak goiko sarrerako indusketa lekuan zeguazen, esna, eta barruko galerixetan zihar banakako batzu be ikusi doguz.


Barne bilatzailea