2016/05/29

G-116 - Ahuntzen Hilobia

Part: Antua eta Unai

Oraingoan igandean zerbait egin behar zen. Josu eta Idoia asteburu guztirako Ilobira joan ziren. Larunbatean "Espeleo-Arkeologia Jardunaldiak" egon ziren, lau hitzetan esateko, espeleologoen begiak Labar Pinturak detektatzeko entrenatzea izan zen helburua. Dena oso aberasgarria zen, baina asteburua amaitzear zegoen eta zerbait esploratu beharra zegoen.

Horregatik G-116 edo "KarlistaTxikirekinBateraTopatuZenPistaAlboko Leza" bajatzera joan ginen. Antuaren hitzetan, 40 metro izango zituen. Optimisten hitzetan, Lezateko errekan bainatzera heldu arte jeitsiko ginen; ez hain optimisten hitzetan berriz, eguerdirako Juniran egongo ginen kaña batekin eskuan.

Eta horrela gertatu zen: Antua eguerdirako etxera bazkaltzeko heldu zen, eta Unaik Juniran bokadilo bat bazkaldu zuen Pika batekin.

Baina goazen ordu batzuk atzera:

Eguraldia bai-ez zebilen. Orain eguraldi ona egingo zuela zirudien, baina gero zaparrada botatzeko mehatxua agertzen zen. Lezaren inguruan geundela, Antua soka hasiera arbolari lotzen, Unai konturatu zen arnes de pecho galdu zuela. Kordino eta mosketoi batekin konpondu zen arazoa.

Gu barrura sartu aurretik, ahuntz-talde bat agertu zen balaka eta balaka gure ingurura. Ahuntzkume batek, zulo ertzetik, beltzera begiratu zuen. Prospektatzen zegoela zirudien.

Kaso gehiegi egin gabe, beherantza abiatu ginen. Unai aurretik joan zen ekipatzen, eta Antua Unairi disparatuta distoarekin, topo egiten joan zen. Lezaren basera heldu ginen orduan, eta ametsak Realidade Mazazo batekin itxi ziren, edo hobeto esanda, harri bloke artean kolmatatu ziren. Inork beste ezer uste al zuen?

Beste zulotxo batek 3-4 metro gehiago sakontzen utzi zigun. Baina kalmante txiki bat besterik ez zen izan.

Harri kolmatazio artean, arrakala txiki batetan, ahuntz bat ikusi genuen hilda. Hil berri berria zegoen. Orduan gogoratu ginen basoko ahuntz-kumearen oihuekin. Ez zebilen guri, han mendi barrenean galdu zuenari baino. Ama? Aita? Lagunen bat?

Kanpora irten ginenean ez zegoen ahuntzik. Eguraldi ona zegoen eta belar bustia. Euri egin berriak uxatuko zituen agian ahuntzak?

Gero batzuk Elizburura joan ginen. 3 ordu mendian sasi eta lar artean ibili eta gero, ez genuen zulo berririk topatu. Baina laister joango gara berriro zeren eta ez, ez dugu eskarmentatzen...

Barne bilatzailea