2016/07/21

Alperdon, saguzarrak monitorizatzen




160721: Oier.

Alperdo (Aulestia), lehenengo saguzar laginketa.

21:00etan ailegatu naiz. 21:50etan detektatu dut lehenengoa. Minutu batzutan  ale gutxi batzu ibili dira, Miniopterus schreibersii eta Rhinolophus hipposideros nahastean. Gero eta gehiago ateratzen hasi dira, boladaka, eta ordu erdi inguruan 3-5 dozena inguru detektatu ditut hegan (kopuru zehatza eman ezin dudanez, gurutzeen bitartez adieraziko dut asko edo gutxi izan diren; gurutze gutxi, kopuru txikia eta gurutze asko, kopuru handia): Miniopterus schreibersii (50-55 kHz, ++), Rhinolophus ferrumequinum (76-85 kHz, +),  Rhinolophus euryale (100-103 kHz, +++++++++), Rhinolophus hipposideros (107-116 khz, +++++). Hauek argi bereizten nituen. Hoietaz gain, beste frekuentzia batzutan “kantatzen” zutenak ere detektatu ditut, baina ez dakit zeri dagozkien: 97 kHZ inguruan zebilen “txirulirua” (++); 25-36 kHz arteko “txirulirua” (+++); eta 35-40 kHz artean zebilen “tak-tak-tak-tak” bat. Azken hamar minutuetan ia esklusiboki Rhinolophus euryale ibili da, gero eta gutxiago, baina etenik gabe;  nire inpresioa izan da bertan ehizean zebiltzala, eta 22:30etan amaitu dut laginketa.

1 comentario:

Javi Moreno dijo...
Este comentario ha sido eliminado por el autor.

Barne bilatzailea