2016/08/14

ARSIP 50 urteurreneko billeran



160813: Oier.

ARSIP billeria, Aretan (Baretous). Gaurkuan berezixa, erakundian sorrerian 50 urteurrena zalako: Basabürüko Lezia / Verna trabesixian 50 urteurrena ospatzen zan bebai; eta bart 4:00etan Sima del Bosquetik zauritua etara barri zebelako.

Anialarrako sareko azken esploraziñuak azaltzen; SSF-eko kidiak publikuan.

Billeria 10:00etan hasi da, udaletxeko billera aretuan; gabian lan egindako speleosorosliak bertan bueltaka zebizen, gaupasa eginda, eta uste dot 150 lagunen talde bat Basabürüa / Verna trabesixia egitten ziharduala bebai; billeran bertaratutakuak, beraz, ez dira asko izan, 50 bat lagun; euren artian 50-60 beterano asko, nere objektibo printzipala: Pierre Accoce, Michel Luquet, Migraine medikua... Accoce instantian begiz jo dot; eta Ruben Gomezek segiduan aurkeztu desta, oso tipo atsegina eta etorri haundikua da “Pierrot”.

Pierre Accoce

Lehelengo, urteroko asanbladako kontuak garbittu dira: aurreko urteko bilana, komisiñuen txostenak, kontuen aurkezpena... Espainolei buruz be berba egin da, ia zelan lortu Hegoaldeko jente gehixago etortzia billeretara; Iñaki Ortillesek (Satorrak) komentau daben modura, interesgarrixa izango litzake billeretakoren bat Iruñan egittia; izan be, zirkulo bizioso xamarrian gabiz bestela: espainolik ez datorrenez, billerak Frantzian egitten dira; eta billerak Frantzian egitten diranez, espainolik ez dator... Honen ostian, Pernette batek (ez BU56kua, beste batek) Vernako presa inguruko urei buruzko proiektu hidrokimikua aurkeztu dau; Gomezek Sima del Bosqueko erreskatian barri emon dau; Godartek Vernako gorabeheria komentau dau (aurten hobeto dabiz); eta bazkaldu aurretik, Lansacen taldekuak argitarapenen salmenta-mahaixa ipiñi dabe. Martin Ibarrola ADES-eko liburuzaiñak via libre emon destanez, zera erosi dot talderako (guztira 109 €):
  • ·         QUEFFELEC, Corentin. 1968. Jusqu’au fond du gouffre. Record du monde à la Pierre Saint-Martin. Tome 1. Spéléo éditions, Bonnieux, 1994.
  • ·         QUEFFELEC, Corentin. 1978. Jusqu’au fond du gouffre. Tome 2. Ed. Arcora. Bourg-la-Reine.
  • ·         LABEYRIE, Jacques. 2012. Les découvreurs du Gouffre de la Pierre Saint-martin. Ed. Cairn. Pau.
  • ·         Arsip bulletinen azken 3 aliak: 16 (1989 arte), 17 (1990-2001) eta 18 (2002-2016), hiru “ladrillo”, zein baiño zein lodixagua, bakotxa bere topografia eta mapa gehigarrixekin.
  • ·         Arsip Info. Especial 2014. Las travesías de la Pierre Saint Martin. (monografikoa, espainolezko edizioa)
  • ·         Arsip Info. Hors-série 2016. Jonction Tête Sauvage – Pierre Saint-Martin. 30 août 1966. Une aventure des Basaburu. (50 urteurreneko ale berezia).

ADES-eko liburutegirako ale barrixak

Gero, desbandada generala izan da, bazkaltzeko salvese-quien-pueda estilo frantses tradizionalian ;-) Eskerrak Juan Mari Feliun kuadrillara pegau naizela (Grahovac, Wajdenfeld eta euren emaztiak); halan be, berandu xamar ibilli gara eta ozta-oztan ez gara tripa hutsik geratu; normanduak tabernakuak limurtu dittuez eta in extremis, bokata batzu etaratzeko konbentzidu doguz.

Kakuetako "Grotte aux Lacs": azken aurkikuntzak.

Horren ostian, herriko hitzaldi aretuan proiekziñuak izan dira. Lehelengua oso interesgarrixa izan da: Mickey Douatek PSM inguru guztiko sintesi eguneratua ipiñi desku, gaur egunian martxan dabizen exploraziñuak nabarmenduta. Gero, esploraziño kanpaña garrantzitsuei buruzko azalpenak emon diraz, talde arduradunen eskutik. Bestiak beste, Illaminako Ateak BU56ian egindako aurkikuntza garrantzitsuak azpimarratu dittuez, tamalez ez da  EEE/NEF-eko iñor egon haren barri zuzena emoteko....

Michel Luquet

Honen ostian, Michel Luquetek PSM-ko esploraziñoko bilan historikua egin dau, gaur eguneko belaunaldixei begira; eta 1965eko (¿?) kanpainako super8 irudi dijitalizauekin audiobisual ebokadore bat aurkeztu dau.

Roger Marcorelles

Roger Marcorelles  (Basabürüko Lezentzat taldian lehelengo arduraduna), BL-kuen lehelengo urtiak azaldu dittu. Gero, “Pierrot” Accocek interbentziño espontaneua egin dau, Lyoneko scouten taldia gogoratzeko. Eta honen ostian, juan biharra nekalako, Accoce bahitu dot aretuan kanpokaldian, modu prekario xamarrian, elkarrizketatzeko; dokumentu laburra baina esanguratsua. Bueltau garanian, proiekziño bat emon barri zeben (2000 urte ingurukua, oker ez banago) eta neska bat beste aurkezpen bat egitten ziharduan, espeleourpekaritzari buruz uste dot; bere izena ezin izan dot hartu...

Espeleourpekaritza kontuak


Honen ostian, amaitzeko, Migraine medikuak Aretako alkatiari oroigarri bat emon detsa (PSM 60-ko argazki bat), espeleologuekin izaten daben adeitasuna eskertzeko; eta danak Udalak eskindutako afari/erromerixara abixau dira; nik etxera bueltau biharra nekanez, danei agur esan eta soirée ederra pasatzeko opa detset, hurrengorarte...

Migraine, Aretako alkatia eta Gomez

Oso gauza haundixa da ARSIP. Ez da makala, Euskal Herriko interklub zaharrena izatia, halako osasun ona mantentzia, belaunaldi guztietako jentia elkarlanian jartzia, eta lanerako gogua bizi-bizi izatia!

Barne bilatzailea