2016/08/30

Iñaki Garcia Aranbarrik emondako liburuak

Azkenaldixan, ADES-eko liburutegixa hazi eta hazi dabil. Oinguan Iñaki Garcia Aranbarri “Txeru” ondarrutarra etorri da guregana, 70-90 hamarkadetan Elgoibarko Leizarpe Espeleologia Taldian ibillittakua. Hori dala eta, gordeta zittuan hainbat argitarapen ekarri deskuz, datozen egunetan Martin liburuzaiñan esku lagako dittudazenak:
  • TOBAJAS, Angel Mª. RODRÍGUEZ, Evaristo. VARGAS, Javier. 1993. Izarraitz 1. Estudio hidrogeológico del karst de Izarraitz. Grandes cavidades de Izarraitz. Ed. Grupo Espeleológico Leizarpe.
  • ALVAREZ, JJ. LATASA, I. 1995. Guía de emergencias en espeleología. Ed. Eusko Jaurlaritza.
  • MEREDITH, Mike. MARTÍNEZ, Dan. 1986. Guía de la espeleología vertical. Ed. Amelia Romero, Barcelona 1989.
  • UEV-EEE. Karaitza aldizkaria. 1 eta 3 zenbakIak (1992 eta 1994).
  • C.E.S. ALFA.1990. Cursillo de espeleología. Autoedizioa.

Hau ikusitta, eta kontuan hartuta gizon hau barriro “gusanillua” sentitzen hasi dala, gizalegezkoa begittandu jata honen trukian azken KARAITZA zenbakixa oparitzia; eta nere alia emon detsat (beraz, datozen egunetan lokaletik beste bat hartuko dot).

No hay comentarios: