2016/09/17

Urgitxi-Ezuneta, beste begi batzukin ikusitta



160917: Unai, Josu, Martin, Xabi, Gotzon, Antua, Oier.

Urgitxi-Ezuneta (Gizaburuaga) argazkixak, bideuak eta bloke arteko haizia ikuskatzera.

Allegau eta segiduan sorpresia: Urgitxi basarriko alabia etorri jaku, zabaldu barri dan leza baten barri emotera. Antua lesionauta zeguanez, bertara juan da eta hau da bere informia:
(...) Hundimiento del terreno con forma cilíndrica diámetro 2 m. Profundidad de 3 a 4 m. Sin continuidad. No es de catálogo. Sí tenerlo en cuenta por ver su evolución. Información de un vecino de Urgitxi de su apertura reciente.

XX bat beraz; edozelan be, eskerrak emon bihar detsagu Urgitxiko familixiari. Halako informaziñuak asko laguntzen gaittu!

Etxe atzeko kobazuluan “entorkatu” gara beraz, gutako birendako estraiñekotz; bestiondako plazerra izan da zulo eder hau barriro bisittatzia, eta –ai ama- hainbeste eta hainbeste inkognita dagozela identifikatzia. Izan be, oin dala 27 urte esplorau zanian karburua generabixan ondiok, eta argiztapen barrixakin goixan dagozen balkoiak eta aportiak ederto ikusten dira...

Fotografo/cineastei sakatuta (bestela aldia guztietan geratuko giñan, eurengaittik) errekia jarraittu dogu azken sifoian osteko formaziñuen geletaraiñok; gutako lau irudixak hartzera gora juan diran bittartian (aragonituak etabar), beste bi bloke arteko tximinixaraiñok juan gara, haizian jatorrixari ia trazarik hartzen gentsan ikustera. Ez dogu ezer argittu, baiña ni koko billa nebixala, intsektuen eta kanpoko marraskilluen arrastuak topau dittudaz; goittiko leizeren batetik jausittakuak ete? (kanpuan, mendixan, ez dogu halakorik ezagutzen...).

Bestiengana bueltau gara beraz; han goixan be haize pizkat dabil; trazadore olfatibo bat erabilli dogu, baiña ezin izan dogu haizian norabidiari buruz ezer ondorioztatu izan, goraka zoiala baiño ez...

Bueltatzerako orduan, foto/bideo irudi batzu hartu doguz, batez be galeria aktibuetan. Marmita-tranpan ez da iñor jauzi, nahiz eta arriskua egon (ur azaleko bits pelikulia), baiña Martin bere borondatez sartu da leporaiñok, oiñetako apoyorik ez topatziak emoten daben zirradia sentitziarren...

Bio aldetik, Martineri esker horman zebixan koko zuri bat harrapau dot (Tullbergiinae itxurakua); sifoi terminal inguruan Zospeum eta txirla txiki batzu; eta sarreratik hurre Lithobius pare bat; gours eta potzuetan Bathynella batzu ikusi dittudaz, baiña danak iges egin deste.

Barne bilatzailea