2017/02/11

Autosorospena eta Bat-bateko Teknikak (Ispaster)


2016ko uztailaren 2an, Euskal Espeleologoen Elkargoak “Autosorospena eta Bat-bateko Teknikak” izeneko ikastaroa antolatu zuen Ispasterren. Bideo hau ADES taldeko kide batek egin du, bertan ikusitako teknika batzuen ikus-entzunezko apunte gisan (bertan ez dira agertzen ikastaroan irakatsitako teknika guztiak), agian norbaiti lagungarria izango zaiolakoan. Hauxe da bideoan agertzen diren maniobren zerrenda:


  1. Zauritua daramazunean, galga-mosketoia alboz jartzea, jaisteko abiadura are gehiago moteltzeko
  2. Zure gainetik dagoen zauritua jeistea ("Croll contra croll" - MAO teknika)
  3.  Zure gainetik dagoen zauritua jeistea ("Croll contra croll" - pintxazoaren teknika)
  4. Zauritua sokan gora igotzea (MAO metodoarekin)
  5. Zauritua krolletik askatzea kaboak erabiliz
  6. Zaurituarekin jeisten ari garela, korapiloa gainditzea soka ebakita (3 toma)
  7. Zaurituarekin jeisten ari garela, frakzionamendua gainditzea
  8. Bat-bateko igoera eta jeitsiera teknikak
  9. Croll-aren ordez basic-a eta basic-aren ordez pantina erabiltzea
  10. Basic-aren lagungarria, soka izoztu edo oso lokaztuetan
  11. "Valdostano" korapiloa (shunt-aren ordezkoa)
  12. Korapilo dinamikoarekin jeistea deszendedorearen ordez (berriro)
  13. Stoparekin igotzea (krollaren ordez)
  14. Bihotz-korapiloarekin igotzea krollaren ordez (berriro)
  15. Soka tenkatutik jeistea (drexler edo stopa erabiliz)
  16. Kontrapisu espainiarra (mosketoi-katea edo dynema erabiliz)
  17. Tirolina zaurituarekin pasatzea (2 toma)
  18. Zauritua jasotzea kontrapisua erabiliz


Gogoratu teknika hauek esplorazioan aritzen den edozein espeleologok menperatu beharko lituzkeela. Bideoak 1h 20’ 35’’tako iraupena du; editatua dago, baina maniobra asko dira. Beraz hartu palomitak, zerbezatxo bat eta... on egin!

Musika:
Genshi Shounen Ryuu ga Iku (Ichiro Mizuki)
Der Novak Laesst Mich Nicht Verkommen (Cissy Kraner)
“Mazinger Z” (Ichiro Mizuki)

CC-BY-SA lizentzia
ADES 2017

1 comentario:

Josu dijo...

Zelako lan ona egin daben hau editatu dabenak. Zorionak benetan.