2017/07/22

Abeletxe, Axpe, Kanteramotz





170722: ixa danak.

Abeletxe (Markina-Xemein). 2010-II-21an jasotako informaziño haren harira, azken hillian egindako prestaketen ostian, eta ixa talde osua mobilizau eta gero, ezin da esan emaitzak oso pozgarrixak izan diranik. Halan be, egin biharrekua egin dogu: harrixa jasotziak emon desku lan gehixen, baiña modu onian egin dogu; handik behera, 4 bat metrotako ranpa batetik uretara allegau gara; galeria freatiko bat, 2 bat metroko zabalera aldakorra, sabai planua eta 4 bat metrotako alturia uran gaiñetik; galerixiari adar bat urtetzen jako ezkerretik (itxuraz, kanpoko ubegixakin zerikusixa dakana), eta aurrera segiduta sabaixa behera dator, 8 bat metrora ura ikutu arte; sifoi bikotxa, beraz. Ura zikiña zeguanez eta arazo logistikuak dirala eta (urpekari bakarra, lezia gaur bertan tapau biharra), ez dogu urpetik ezer saiatu; topo egin, argazkixak, bio lagiñak eta kanpora; harrixa bere lekuan ipiñi, eta lurrez tapau dogu. Beste iñoiz saiatu nahi badogu rollo bat izango da, baiña posible da (etxekuak kolaboratzaille, udala bebai –gaur Karmengo itturrixan jarixua eten dabe-). Kanporakuan, deigarrixa egin jaku ur lokaztua harlanduko arketatik bakarrik urtetzen zala; ubegiko ura ez da zikindu; basarrikuak esan deskuenez, badirudi bere sasoian “urak konpartimentau egin zirala” (ez dakigu zehazki ze formatan), eta efektu hau horregaittik izan leikiala pentsau dogu. Bio: Meta 1 hartu dot (Lithobius bat be ikusi dot, baiña iges egin desta).

Batzuk goiko basuan ibilli dira; bistan da sifoien atzian tamaño ederreko galerixak egon bihar dirazela, eta sektore horretan sartzeko lekuren bat topatzeko, prospekziñorako leku interesantia izango da; batzuk basuan ibilli dira, eta nahiz eta halakorik ez topau, kobazulo horizontal bat bai; pentsatzen dot katalogauko zebela.

Gero, Axpera juan gara. Bertan, inkognita nagusixa (haize korrienteduna) ikuskatu dogu, desobstrukziño saio luzia biharko dala kalkulauta. (...). Bio: Lithobius, masma txikixak, Meta (ez dot ondo gogoratzen).

Gero, Kanteramotzera. Nere sorpresarako, ez da 2006 inguruan Eusebio Ibarzabalek erakutsi zeskuan leku bera (ha leku laua zan). Hau barriz, ranpa leun baten jaisten da, eta 4 m sakon eta 15 bat m zabaleko gela baju bat da, eskuman dibertikulo bat dakana (Martin eta Antua sartu dira), eta ezkerraldetik laminadore batzutatik zihar kanpora itzultzen dana. Topo egitteko pendiente geratu dala uste dot. Bio: Lithobius, Oxychillus, Zospeum?, masma txikixak, Meta (ez dot ondo gogoratzen).

No hay comentarios: