170716: Santi, Martin U, Martin I, Gotzon, Antua, Petrus, Unai,
Oier.
Quorum haunditxua izanda, errekurtsuak optimizau eta 3 talde
operatibo eratu doguz: Urrutiatarrak Burrutxuganera, Unai eta Oier Iñeritzera,
eta beste guztiak Eurtenerrotara.
Unai eta bixok, beraz, “Edificio en Ruinas” sektore barriko gela
haundixan azken inkognitia begiratzera juan gara. Gora ta gora, Unaiek tamaño
majoko galerixa gorakari baten aurrera egin dau, eta soka faltan geratu da
kurba baten hasieran; bere iritzixan beste pare bat zulo nahikua izango dira
kurba ostian dagona ikusteko. Haize korriente leuna somatzen da, eta gelan
dagon saguzar-kaka kontuan hartuta (Unaiek diño aurreko baten saguzar bat hegan
be ikusi zebela), leku interesgarrixa da.
Bio aldetik: -70 eta -100 arteko sakoneran, jateko arrastuen
artian, Quaestus ugari eta Lithobius 2 (1 erraldoia, bestia kumia);
pseudosinellak be ikusi dittudaz, baiña ez dakitt potian sartzia lortu ete
doten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario