180623: Antua,
Idoia, Martin I, Santi, Gotzon, Josu, Oier.
Galarregi
(Nabarniz). 1 taldia G-16 lezako desobstrukziñuakin segitzera juan da,
goizetik; sarrerako destrepia soka batekin ipiñi daben arren, behetik gora
itzultzeko putak pasau dittuez (ni neu ez naiz sartu). Barruan gogotsu jardun
dabe, pasabidia zabaltzen, barrutik etortzen dan haize korrientiak animauta.
Gure amesa: Galarregiko “C zona” legendarixua gainditzeko aukeria emongo
deskuan Gotxilorregi Putzua topatzia... Ames egittia libre danez (ondiokan),
aurrera gu.
2 taldekuak
Goikoatxera juan gara, aurreragokuan, (...) kuebian billa zebixela topautako
bigarren zulua begiratzera. 20 metrotan zundatu bazan be, azkenian 15 bat metroko
sakonerara allegau gara: lehelengo arrapala bat, (kuriosua benetan, pago baten
sustraixen azpi-azpixan zabaltzen da zulua), eta gero putzu bertikal ikusgarri
batian. Honduan, sedimentuz blokeautako zorua, eta pare bat metrotako minimeandrua.
Topo egin dogu. Bio lagiñak: 4-5 Lithobius, Cryptazeca 1, Oxychillus 2,
Neobisium 1.
Bestiengana juan
baiño lehen, (...) Benetan ikusgarrixa, bai
lekuangaittik (mendi tontorretik hain hurre), bai barruko espeleotema eta
dimentsiñuengaittik. (Aztarnategixari) ikustaldi bat egin detsagu, dana ondo dagola
sigurtatuz. Kanporakuan bio lagiñak hartu dittudaz: 10 bat Ischyropsalis, eta
Meta 1.
Galarregira
bueltan, eguardi aldian bestiekin bat egin dogu, eta han egon gara pare bat
orduz espatularixak bere biharra amaittu daben arte. Emaitza diskretuko eguna,
baiña mailla altuko konbertsaziñokua.
No hay comentarios:
Publicar un comentario