200719:
Xabi, Antua, Oier.
Domeka
goizeko espeleoplan motza: (...) eta IS-131
Antuanek topautako zulo barrixa.
Lehelengo,
gure zulo enblematikora jo dogu -beti da plazer haundixa-, bakotxa
bere neurriko helburuakin: (...). Bio laginketia urrixa
izan da: masma ertain bakarra, Meta itxuraz. (...) bilketia
emankorragua izan da, hantxe laga doguz baztar baten danak bilduta.
Ostian,
Antuanek aurreragokuan Bolunburutik
aurrera topautako
zulua
ikustera juan gara. Arrakala formako ubegi intermitentia, itxuraz,
sarrerako espeleotemazko estuasun bat zabaldu eta gero Antuanek
aurrera egin dau, beherakako norabideko estuasun batian geldittu
arte. Ez dogu jarraitzeko aukerarik ikusi, baiña bai da
katalogatzeko modukua; beraz sarrerako argazkixa etabar hartu dogu,
fitxa bat egitteko
(538892 4798037).
Bio lagin bakarra hamen be: masma txikixa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario