Astarloko Atxak Gorriagatik ikusitta; eta Muniozguren, Astarloa, Axpe Goiko eta Axpe Beheko basarrixak |
200927: Oier.
Ziortza-Bolibarko karst txikixakin (nik) izandako lehen kontaktu honetan, kueba aurkikuntzak nere prospektore-sena eta abillezixan parekuak izan diraz: zero. Baiña, halan be, ibillaldixak zona honen potentzialaz jabetzeko, eta kokatzeko balixo izan desta. Leku politta da gaiñera, umiekin etortzeko modukua, eta behiñ baiño gehixagotan bueltau beharko danez, pasiuak eta prospekziñua uztartu ahal izango dogu.
Inguru honetan GEV-en katalogoko sei erreferentzia dakaguz, hiru mendi tontorretan: Garinduaga (1), Astarloko Atxak (4) eta Gorriaga (1). Hasierako plana hauxe zan: Longarte errekan gora juatia, Axpe eta Longatik zihar, eta jentiakin berba egittia, ea "Gorrixa" mendiko "VI-300 Amotoko Señoran lezian" barri emoten zesten; behiñ hori lokalizauta, Astarlo-Muniozguren aldera juango nintzan, hango laurak katalogatzera; eta azkenik, "Gaindu"tik pasau, hango lezia topau ostian, Ziortzatik zihar "Gollibar"rera bueltatzeko. Gero, ikasi barriko QGIS flamante horretan sartzia... Ba... braetia!! Betiko legez, optimistegi ibilli naiz.
Banekixan Axpekuak informatzaille onak zirala (xxxx pazientiak esanda), beraz han eurekin berbetan nahikua entretenidu naiz. Axpe Behekuan, anai gaztiakin egon naiz, eta Amotoko Señoran lezian barri zehatza emon desta: Gorriagako tontorretik "harutz" dagola (ipar-ekialderutz beraz), baiña Axpe Goiko bere anaiak hobeto esango destala. Gorutz egin dot ba, eta Axpe Goikuan bere anaiak (xxx) gauza beretsua esan desta; tontorretik hurre dagola; bera oin dala urte asko egon zala bertan, eta azeri-kumiak topau zittuala; allegatzeko leku gatxian dagola, eta "kaskua eruateko" gomendatu desta. Baitta beste dato xelebre bat emon be: Gorriagako tontorretik "honutz" (hego-mendebalderutz beraz) dagon txaran, sakonune bat zeguala (ez daki kuebia zan edo ez), baiña oin dala urte batzuk luperixa haundixa egon zala zona horretan (etxetik entzun zeben) eta ez dakixala estalitta ez ete dan egongo. Esan desta, baita be, (...)
Hau guzti hau jakinda, noski, lehelengo objetibua Amotoko Señoriana topatzia izan da, eta gero gerokuak. Kontua da, goize osua Gorriagan emon dotela, beste iñora juateko astirik barik. Lehelengo tontorrera egin dot, Longatik zihar (basarrixetan ez dot iñor ikusi, galdetzeko). Behin hantxe, egittura geologikua oso deigarrixa egin jata: HM aldetik aldapa lauak (estrato buzatuen kontrahormen gaiñeko lurra), eta IE aldetik eskarpe maillakatuak (estrato buzatuen ertzak). Beste barik, eskarpe maillakatuak banan-banan begiratzen hasi naiz, goittik behera, baiña... txaria eta sasixa ugari (elorrixa, gaiñera; bastoi kolpia baiño gehixago behar da han sartzeko). Esandako moduan, goiz osua juan jata han bueltaka, baiña laburbilduta: estrato puntadun eskarpe gune osuari bueltia emon detsat, eta mailla gehixenak begiratu be egin dittudaz; baiña beherengo kanalian, haundixenian, sartzeko modurik ez dot topau. Esango neuke hantxe egon behar dala zulo hori, eta seguraski estratuen fabore egindako arrakalaren bat izango dala (aterpe ikusgarri bat be topau dot, estrato extraplomau baten barruan). Halan jo deste 13:30ak, eta erretiradia egittia pentsau dot. Halan, Astarloraiñok juan naiz, Muniozgurenera igo barik, eta Atxen barrenetik (euren egittura geologikuari erreparauta, tontor bakotxa material diferentekua da, eta GEV-en kataloguan deskribapenaren arabera, lezak kontaktuan egongo diraz) Estanabieta - Munioa -Errotaldetik jaitsi naiz Bolibarreraiñok, hurrenguan bueltatzeko gogoz.
Gorriaga |
Deigarrixena, beraz (neuri, geologiaz hain gitxi dakittenari) zona honen egittura geologikua egin jata: estratuak ixa bertikalak diraz, Urko mendixan trazia hartu detsat. Kontrahorma natural modukuak osatzen dittuez, halako "ontzi" moduko batzuk eginda; hor, lurrez betetako zonak, eta eskarpe zorrotzak txandakatzen dira. Barrenian, haranetan zihar, harri iragazgaitza da nagusi eta ur guztia kanpotik doiala dirudi, estratuok markautako ubidietan. Gaur ikusittako tontor bixetan, ostera ostera, kareharrizko moltzo isolatuak dagoz. Ze potentziatakuak? Ez dakitt, baiña dakaguzen erreferentziak ikusitta ez dirudi oso haundixa izango dirazenik.
Astarloa (ezk) eta Gorriaga (esk), 1956-57ko hegaldi amerikarrian |
Oharrak:
- QGISen begiratuta, 1956ko hegaldi amerikarraren ortofotuan askoz be hobeto bereizten dira Astarloko eta Gorriagako egittura geologikuak, Lidar ikuspegixan eta 2019ko ortofotuan baiño.
- Gorriaga politikoki Mallabiko lurretan dago; baiña ondiok ez dago argi hidrologikoki (guri interesatzen jakuna) Artibai ibarraren zorduna izango dan, edo Ego ibarrarena.
Bide batez esanda: gaurkua ibilbide bakartixa izan bada be (gustoko dittudaz, ibilbide bakartixak!) bestiekin kontaktuan be izan naiz, whatsapp bidez: Aurtenetxera zoiazen, taldeko beterano batzuei erakustera (...)
No hay comentarios:
Publicar un comentario