2024/03/03

Negarren Gelarako bidia


 240302: Oskar E, Martin U, Gotzon, Antua, Oier.

Abittara (Amoroto), bloke kaos bat miatzera. Azken urtietako ibilbidiakin, banekixan jakin, ez nintzala haraiñok allegauko (“Al andar se hace el camino / y al volver la vista atrás / se ve la senda que nunca / se ha de volver a pisar”); halan be, barrurako bidian laguntzera juan naiz, nere duda bakarra izanik, ze pasotan egingo neban atzera. 170204an lehelengo kaosan Delta Pausuan izan bazan be, oinguan haraiñok be ez naiz allegau: metro gitxi lehehago dogun pausu legendarixua, Idoian Titixena, izan da gaurko nere mugia. 

Haraiñok allegau aurretik, halan be, aurreko egunetan egindako eurixekin Karlisten Gelan bete-betian zetorren urjauzixan argazki saiua etorri da, guardasol eta guzti. Emaitza politta.

Barrurako bidian, zulo eder honetan sekulan nekatzen ez daben bistak, pausuak eta leku polittak gozatu dittudaz. 2000 hamarkada hasieran esploraziño haundixa egin zan hamen (ni ADESen sartu baiño lehentxuago) eta beraz, bestiak zitz eta mitz ezagutzen dittuezen lekuetan neri gatxagua egitten jata orientatzia: Abarketian Gelia... Trakamaillerako jaitsieria... galdetu eta galdetu ibilli naiz, baiña baietz denpora gitxi barru atzera be dana nahastauta izan? Antuak bidia seinaleztatzeko saiotxo bat egin dau, baiña bestien erresistentzia gogorrakin tope eginda; kabernikolen gauzak!

Alkarrekin ibillittako bidian zihar, bospasei saguzar bakarti ikusi doguz.

Bigurgune eta estuasunetan orientauaz, eta aurrera eginda, Titixen Pausuan iragotzeko indarka ibilli nahi ez, eta bestieri “agur!” esan detset, kanporako bidian bio asuntuetan jarduteko asmuakin. Halan be, plazer hutsangaittik: hantxe geldittu naiz illuntasunian, tarte batez, kaos blokian galduta ibilli dirazen bestien argi izpixak ikusten, gero eta ahulago, eta hotsak aditzen, gero eta urriñago. Betidanik gustau izan jatan gauzia da hori.

Behin guztiz bakarrik, gaur nere bio-trepetxo guztiekin hornittuta (ea ikasten doten!), eta bestiekin segurtasun neurrixa adostuta (“kanporakuan katia halako lekuan laga, urten zarala baieztatzeko”), poliki eta trankil, kanporutz abixau naiz. Helburua, Antuanek seiñalau destan goiko piso goroztatua izan da, Abarketian Gela inguruan. Balizatutako lekuan gora eginda, ikusi dot:
    • Guano kopurua deigarrixa da, bai, eta ez da zaharra (Lithobius ugari). Moltzo ez oso haundixak (0,5 m3 inguru) baiña bai ugarixak, eta 3-4 gela/pasillotan sakabanauta.
    • Gaur ez dot saguzarrik bertan ikusi, (...)
    • Korrosiño zeinu nabarmenak: lixibiatuz aldatutako hidroxiapatitak (zoruan, espeleotemetan); sapaixan kondentsaziño guniak, baiña “kanpai” formako ganga argirik ez.

Abarketian Gela aldera itzulitta, pare bat argazki hartu dittudaz (espeleotema xelebre bat, eta abarketadunan tizonazua), baitta bio lagin batzuk be (4 Lithobius haundi). Bertan hegan topau doten saguzar bat US grabatzen saiatu naiz, baiña alperrik; beste bat sarrerako zonan ikusi dot geruago, eta gauza bera.

Handik kanpora, inzidentziarik ez salbu eta kanpuan harrapau naben zaparradia.

Gerora bestiak azaldu dabenez, “ayer se descubrió el acceso directo a la Sala de los Lloros. Ya no hay necesidad de pasar por la estrechez y se acorta en cinco minutos el acceso”. Ez da gitxi!

No hay comentarios: