2024/03/20

Paltzuarango blokeran





 240316: Gotzon, Antua, Oier.

I-075 Paltzuaran VI. Bloquera del Terror. Askotan entzun dittudaz leku honen gaiñeko kontakizunak, baiña sekulan etorri barik nenguan (gogorik bez); oker ez banago, leza honetan bertan be sekulan sartu bakua nintzan.

Aurreko baten hasittako biharran ostian, gaurkuan Paltzuaran errekan gorako bidia blokeatzen daben kaos horretara juatekuak ziran Gotzon eta Antua. Ni neu, Lekeitioko Urpeko Taldekuekin juatekua nintzan arren, planak aldatu dittudaz seguridadezko ekipo minimo bat osatziarren. Lehelengo biharra, aurreko ekittaldixan ostian bloke moltzua zelan asentau dan ikustia izan da: bestien esanetan, azpiko pasabidia desagertu egin da, goittik jauzittako harrixen artian; eta blokerik haundiñak (4x2x1,5 m inguruko paralelepipedo bat) aurrerutz baskulau dau, hormian koska baten apuntalauta geratu arte.

Gaurko biharra, beraz, bloke hori espatulaz ikutzen segitzia izan da: Gotzonek emon dittu kolpiak (bradikardiarik ez gaur), Antuak lagunduta, ze nik urriñetik begiratzia besterik ez dot egin (bueno, une batez goiko sala fosillera juan naiz bio lagiñetan, eta amaieran argazki batzuk hartu dittudaz). 10 kolpe izan dira guztira; ez da mobimendu nabarmenik egon, baiña paralelepipeduari 30 bat zmtako laja on bat kendu jako. Oin barriro itxaitzera...

Neretako, gaurko gauzarik aipagarrixena hotza izan da. Aukera bi nittuan: mobidu, berotasuna sortzeko; edo geldi egon, berotasunik ez galtzeko. Azken bide hau aukeratu dot, urpekaritzan be energixarik ez kontsumitzeko balixoko destan entrenamendua.

Bio aldetik, gaur gauzarik interesgarrixena Gotzonek topau dau: Neobisium bat, sarrerako potzuen barrenian bertan; gero nik barruan ez dot beste ezer ikusi; eta gorakuan, azken sokan barrenian, kaleko argittasuna bistan, Meta 1, Ischyropsalis 1 eta 5 masma txiki jaso dittudaz.

No hay comentarios: