Argazkiak.org | Abittaga 08 © cc-by-sa: ades
09-V-23: Bikain, Idoia, Urtza eta Oier lau lagun eruan doguz Abittagara buelta bat emotera: Bego, Idoia, Oscar eta Alex.
Galerixa nagusittik fondoraiñok egin dogu; bertako bloke anabasatik zihar sala “espeleotematiko” bixak lokalizatu doguz, eta ez hori bakarrik: bloketan gora,ADES gelaraiñok allegau gara, Trakamallerako bidegurutze partetik (abarketa zolia dagon lekuan). Beraz, hasierako pasio nasaixa izan bihar zana esploraziño txikixa bihurtu da, ezagutzen ez genduan sektore horretan.
“Berbalagun” ekimeneko lagunak egokiro portatu diraz, eta euskaldunbarrixak expresiño barrixak praktikatu dittuez. Adibidez:
- Baiña nun ipiñi biot hankia? Eh? Nuuuun...?
- Colada estalagmitiko hau tripako azalian sentitziak hotzikarak eragitten destaz.
- Labantzen ari naizelaaaaaa.....! (plof).
- Baiña ni... hortik pasauko naiz ala?
Bixar, betuletan be agujetak izango dittuez seguraski. Hurrengorarte!
Argazki guztiak:
1 comentario:
Zoragarriak zarie!
biziko bidaia (benetako barne bidaia) egin eta gero, argazkiak eskuratu ahal izatia hain arin!
Mila esker, Oier, berbalagun egitasmoaren partez, aukera paregabea eskeintzen deuskuzulako, mintzapraktikaz gain aktibitate interesgarria egiteko bai irratian bai espeologian; eta maila pertsonalean, niretzat oso aberasgarria izan da. Aspalditik banuen holako bat egiteko gogua eta, benetan ahaztezina izan zen niretzat. Zuek ezagutu, zelako tratua jaso genuen zuen aldetik...
Ez nuen uste hain eroso sentitu neintekeenik kobazulo batean jende ezezagunaz, eta benetan "alfonbra gorria" bota zeniguten:kobari buruzko informazioa emon, aholkuak, materiala (belaunekoak mundial etorri jatezan),koba barruan gu zaintzen ibili zineten..
Oier,Idoia, Urtza eta Bikain...errepikatzeko gogoekaz gelditu gara laurok, esperientzia zoragarria izan bait zan.
Hori bai, agujetak betuletan be bai!!
Publicar un comentario