09-VIII-29: Gotzon, Oier.
Apraizen, eskalada bat egitten eta sifoi bat topografiatzen:
- Lehelengo, bigarren desobstrukziñoko eskala ostian ezkerrekaldeko koladan juan gara, Gotzon aramuana egitten eta Oier aseguratzen. “Escalada sobre patines” izena merezi badaben lekurik ba da, hauxe (oso labangarrixa). Tramo luzia egin dogu gora, 30 bat metro bai, eta gorengo maillan kanto rodauak agertu dira sapaixan pegauta, goixan galerixia dagon seiñale. Bertan leihatilla baten ostian gela bat ikusten da; hurrengo egunian desobstruitzeko geratu da, eta aldaparia instalauta laga dogu probisionalian.
- Bigarrengo, pasamanora juan gara, eta handik beherako bide bi topografiau. Hirugarrengo bide bat geratu da begiratzeko, eta handik behera dagon sifoi/aintzirian formia begiratzia be (igarixan egin biharko dabe boluntarixo pare batek, bista hutsez ezin da ikusi eta).
Aittagarrixa, kanporakuan Altamirako biztanliekin izan dogun berbetaldixa: Jesukristo baiño zatixa zaharraguak diran hazurrak topatzian paradoxia, GEV-ek katalogoko “Familien koba” galduak lokalizatzeko hurre gagozela...
2 comentarios:
joe!! eskerrak ez ebala emongo koba horrek gero!! akordaten naz: " jajaja. zuk bai morala, hamen? asko jota 400 metro. entzun honek esan dabena??jajaja". ta behatu, 3 hile pasa daru metroz metro handitzen!! eta dana amattu bittartin beste inora ez baga jungo..............2010.urterarte.......
iñubija eta trakamaile faltan botaten dottuaz ba!!
Publicar un comentario