2010/08/21

Chupinazo


10-VIII-21: Idoia, Gotzon, Ritxar, Antua, Amaia, Oier.


Bizkarreko lezan (Gizaburuaga). Cantabria infinitua izango da bai, baiña Lea-Artibaiko kobak be ¿noiz amaittuko ete diraz? Ederra deskubrimentua egin dabe gure GAES-eko lagunak: sarreratik behera, lehelengo topatzen dan aretua inpresionantia da guztiz. Gela espiralian behera, bloke artetik jaitsi eta zulo puzkari batetik behera segitzen dabe galerixak, fraktura garbixetatik. Halan allegau gara esploraziño puntara, eta saiakera batzun ostian “Pseudolamiñen” arrakalan gora sartzia lortu dabe Antua eta Gotzonek, galerixa transitable batera pasauta, eta azkenian, areto haundi baten goiko partera allegauta. Horrek, eta bidian begiratu barik geratu dirazen inkognita guztiak entretenimentu haundiko hilliak iragartzen dabe.


Danoi oso deigarrixa egin jaku haize hotzan portaeria: koba barruan lamina bereizi baten modura dabil (esploraziñua erreztuz) eta sarreran haize hotzan kopurua hain da haundixa eze, sarreratik desbordau eta aldapan behera labantzen dan, mihiñ baten antzera, eta mendixan gora zatozela be igartzen da tenperatura aldaketia, heldu baiño 20 bat metro lehenagotik.





















No hay comentarios: