2010/08/14

Iturrizarreko koban



10-VIII-14: Ritxar, Antua, Gotzon, Oier.

Iturrizarreko kobara, Okamikan (Gizaburuaga). Hasteko, goikaldeko lezia lokalizatzen saiatu gara beheko basarrikuen indikaziñuei jarraittuta; ez dogu topau baiña, eta hurrenguan auzoko gizon batekin geratu gara alkarrekin juateko.

Gero, Iturrizarren sartuta, argazki batzu hartu doguz azken sifoira bidian, eta kanporutzkuan topografiau. Tartian, haize korriente indartsuko leihatilla bat geratu da, hurrengo baten desobstruitzeko, uste dogu merezi dabela ta.

Azkenik, Aulestiako tabernara bidian, Angizen geratu gara bide baztarreko kobia ezagutzeko, baitta goikaldian Oscar eta Campik desobstruidutako zulua be.


Barne bilatzailea