Iñeritzen barriro. Gaur eskaladia amaittu eta dana desekipatzeko asmotan juan bagara be, expresekin nahaste bat dala eta ezin izan dabe amaittu gauzia, beraz bueltau biharko gara. Dana dala, goiko piso horretako galerixatzarran irudi batzu hartu dittuez, ahalegiñak merezi dabela probatzeko; ¡topografixia moldatzeko moroko aurkikuntzia ba da bai, horraittiok!
Ni neu atzetik juan naiz, “kotxe eskoba” nere espezialidadeko biharretan, bakardade gozuan: lehelengo sarrerako egurrezko letrerua etara dot (indar haundiko baiña edade mental txikiko morroiren batek leza barrura botatakua), eta gero barrurutz egin dot karburo arrastuak ezabatzen; guztira 7 bat killo hondakin etara dittudaz kanpora, 5-6 zikingune garbittuta. Bloke arteko paso inguruan topau dittudaz bestiak bueltan, eta danok egin dogu kanpora.
Leza barruan nahikua ur egon da, pasa diran egunetako egualdixan ondorixuak; kanpuan barriz eguzki zoragarrixa topau dogu, baitta gogoz hartu be: Iñeritzeko sarreran lehelengo, eta Nabarnizko herrixan gero, momorruak emoten genduan (Speocharis Inericei Gotz.), tripaz gora Lorenzon arraixuetan gustora.
2 comentarios:
I hate you.
posicionada con gps cueva de gabaro y localizadas 2 nuevas simas, una de ellas un pozo vertical sin fondo
Publicar un comentario