Part.: Antua, Leire, Iñaki, Ritxar eta Josu
Eguneko asmoak garbiak izan dira gaur goizean Kortederran bildu garenean... Goiz pasa Zeberio gañeko karsteko hainbat zulo begiratzea. Jakin gabe zer aurkituko, laurok Antuari jarraika abiatu gara mendian gora. Antuak mendiak aurkitutako hainbat "sumidero" begiratzera joan gara.
Lehenengo eta azkenengo kobak izan dira batipat esanguratsuenak.
Lehengo koba, larrez eta bestelako landareez inguratutako sumidero sakon bat izan da. Hasiera batean soka jarri dugu pentsatzen sarrera putzu bat ere egongo zela. Baina azkenean sokaz lagunduta erraz jeitsi zitekeen malda bat besterik ez zan. Behin koba barruan, lurrean urak urteetan zehar arrastatutako harri, lokatz eta hezur asko. Morfologia aldetik 5-15 metro inguruko altuera zuen arrakala bertikala. Baina 15minuturen buruan, pasa ezin zitekeelarik, kobazuloa bukatu zaigu. Altuera gehiago hartuz ahalegindu gara obstrukzioa pasatzen. Baina ez da egon aukerarik, eta beraz kontu handiz eta harririk bota gabe kanpora irten dugu.
Jarraian hainbat surgentzia, guztira lau, begiratzen haritu gara, baina emaitz argirik gabe.
Azkenin, Javi eta Josu aurretiaz joandako koba batzuk bilatzera joan gara. Eta baita bilatu ere!! Eguneko azkenengo sarrera, arpe handiko kobazulo bat izan da. Sarrerako gela zabala eta nahiko altua izan arren, 10minuturen buruan laister geratu gara jarraitzeko aukerarik gabe. Leire ordea, oso fin ibili da, eta 5 metro inguruko putzu bat aurkitu dut kobazuloaren sarreran bertan!! Ekipatu (nahiko denbora pasa eta gero), jeitsi, arrakala estu batean sartu, eta betikoa... galeria argi bat ikusten da obstrukzioaren bestaldean!!! Eta nahiko eko esanguratsua egiten du... eta noski, zintzela eta mailua kotxean... no comment.
Eguneko sorpresa obstrukzioan bertan izan da, aurretik esploratzen ibilitako jendearen seinaleak aurkitu baititugu (aber zer esan ote nahi duen GUM-ek). Hala ere, ez ziren gai izan eztuasuna pasatzeko :-).
Kobazulo azken honetara bueltatu beharra dago, aize askorik ez, baina bai eko handia... badugu beste igande goiz baterako plana.
2 comentarios:
GUM = Sección de Espeleología de los Grupos Universitarios de Montaña del SEU (Sindicato Español Universitario). 1958an sortu ziran, GEV-ekua izandako Pellón izeneko gizon baten gidaritzapian. Itxinan eta Carlistan jardun zeben, batez be. Urte gitxi egon ziran aktibuan.
Lehenengo eta azken koban aizea nabaria da. Armiñetan eskalada baten bitartez lehen kobarekin lotura egon daitekela uste bada desobstritu ahalko litzateke magiarekin, ze meandroak jarraitzen du ta -100 izan dezake...
GUMen koban jarraipen argia dago eta koba espeleotemqtikoa da.
Gero, beste sumidero batean putzu argi bat ikusi dugu, espeleotemekin ere, aize pixkatekin. Zintzelarekin nahikoa.
Publicar un comentario