2013/07/28

Sierra Salvadako paulovo eta paulovak - SI-44 trabesia

Part: Josu, Unai, Leire, Gotzon, Diego, Idoia, Oier, Santi, Iñaki, Antua, Ritxar


Urdaibai eta Lea Artibai-ko esplorazioaren rutinatik zertxobait irtetzeko, Dulantok egin digun inbitazioari baietz esanez SI-44 trabesia famatua egitera joan gara oraingoan. 9 ordu inguru egin ditugu barruan, Kobata aldetik sartu garenetik Hayal de Ponata inguruan irten dugunerarte, denok ezagutzen dugun tranpilatik kanpora. Barruan, tetxurik ez duten arrakala bertikal ikusgarriak, oinez eta oinez egiten amaitzen ez diren galeriak, uretako pasuren bat hanka artea "espabilatzeko", putzu ikusgarriren bat edo beste, meandro dantzariak... Ideia bat egiteko nolako kobak diren aurkitu behar ditugunak Urdaibain, baina egia esan, berdina izango al litzateke espeleologia koban zehar "putada"ren bat edo beste egon gabe?

Goizeko 5 terditan esnatu dira batzuk, eta beste batzuk 6etan, ez dira ordu onak zapatu baterako, baina beharrezkoak Gorobel edo Sierra Salvada-ra igo behar bagara. Salmanton-en geratu gara Diego Dulantorekin, eta hitz gehegi egin gabe gorantza abiatu gara Portillo de Aro-ra. Furgonetaren batek arazoak izan ditu portillora heltzeko azkenengo ranpan, ez dakigu pasajeroen ipurdiaren pisuagatik izan den edo txoferraren perizia faltagatik...

SI-44ko sarrera ekipatu dugu lehenik, eta gero SR-7ko sarrerara joan gara. Dulanto eta Gotzonen artean debateren bat edo beste eta gero, bi talde egin ditugu: lehengokoan Diego, Josu, Iñaki, Leire, Idoia, Santi eta bigarrengokoan Unai, Antua, Gotzon, Ritxar eta Oier.

Orokorrean ritmo bizkorra egon zen meandro eta galerietan zehar, putzuetan ataskoak egon ziren arren. Ez zeukan pasu zailegirik kobak, burua ur azpian sartu behar den zatia kentzen badugu. Hori bai, 9 ordu eta gero koban zehar oinez, nekea nekea da, eta kobak nekatu egiten du.

SRtik sartuta dagoen 70eko potzua ikusgarria da egia esan. Badirudi sistema honetan, goiko sarrera aldeak estuak direla (SI-44n antzekoa pasatzen da lekuren baten) baina gero eta beherago gero eta haundiago dela dirudi. 70eko putzua jeisten denean, meandro bertikal ikusgarriak hasten dira. Bustiak, hori bai, baina ezer ez neopreno eder batekin konpondu ezin daitekeenik!

Meandro de la Paulova famatuan "dantzan" genbiltzan bitartean, batzuk hizketaldi geologikoak egiten hasi gara: "que las calizas son del jurasico, que del cretacico, que del albiense, que del cenomaniense, que la orbitolina para arriba la orbitolina para abajo". Gero beste batek esan duenerarte: "pero que cenomaniense, estais hablando de geologia o de arqueologia?". Asma ezazue konbersazio bereziagorik leku bereziagoren batetan.

Irten dugunean SI-44 tranpilatik, GEAko representazioa geunkan basoan, rezibimientua egiten!

Koba ikusgarri bat (lokatzik gabe, txarto ohitu gabe e!) eta umore ona izan ezkero, afaltzeko hartu dugun kafe eta bokadiloarekin batera, zer gehiago behar da ba?

1 comentario:

salvado dijo...

me duelen los pies