2013/10/27

Aldekoerrotan, 15 metro gehiago?

2013/X/27: Idoia, Martin ta Iñaki

Aldekoerrotara joan gara, desobstrukzio ostean agertutako putzua jeistera.

Objetiboa bete aurretik, kobazuloan turismo pixkat egiteko aprobetxatu dugu eta nahiko kobazulo polita iruditu jaku, batezbe azkenengo gela handia. Holan lehen aldiz zoazenean emoten dau pilo bat inkognita uzten dozuzela alde guztietatik baina aurreko exploratzaileek beren biharra egin zutela konfiatu behar duzu (zentsazio hau ia-ia beti pasatzen da kobazulo baten lehenengo aldiz zagozenean)

Desobstrukzioan bastante nahastu gara eraman ditugun sokekin, ea zein zen zaharragoa, apostuak eta guzti egin doguz (Quedamos en empate) eta bi aldiz instalatu eta desintalatu putzuak diskusioen erdian.

Martinek instalatu dau lehenengo putzua eta lokatz toneladez betetako meandro batera heldu gara, baita konfirmatu dogu ura ez dagola estankatuta ur korriente txiki eta konstante bat da, afluente bat. Hori bai, momentuan sifonatzen da errekan beherako norabidean eta horregatik betetzen dira galeriak lokatzez.

Haizea dago , eta bentana baten galtzen dela ikusi dogu, beraz bueltatu behar da, baina hori bai, kobazuloa beste norabide bat hartzen hasi da, eta suerte asko beharko dugu Arteagarako norabidea hartzeko.

Kanporako bidean laterala desintalatu dogu (Iñaki).

No hay comentarios: