2013/10/12

Aritzgane II


Argazkiak.org | E-78 © cc-by-sa: ades


131012: Iñaki Kobero, Martin, Idoia, Gotzon, Oier.

Aritzgane II (E-78), hondoko eskaladia desinstalatzera eta desobstrukziñuakin segitzera.

Gernikako rallyxa ikustera juan dirazen gidari subnormalen mehatxua gaindittuta, Ereñora allegau gara. Danok juan gara hondora. Eskaladia desinstalatzeko soka bat ekartzia ahaztu jaku, beraz Gotzonek destrepe bat egin dau eta konponduta; desobstrukziño lekura juan gara gero, eta han hiru “hasibarrixak” geratu gara biharrian; Gotzon eta Idoia erdi-lesionauta zeguazenez, kanporutzko bidia hartu dabe.

Hiru bat ordu egin doguz bertan, hiruron artian txandakatuta erritmo bizixan. Goraka doian katazulo bat da, kolada batek estututa. Eskoplodun taladruakin ibilli gara, eta piketa txikixakin; Martinek eta Iñakik burua sartu ahal izan dabe, bestekaldeko gelia ikusitta. Ordubeteko biharra kalkulatzen dogu estuasuna gainditzeko.

Triskantza txiki honen eremu marroia kenduta, leza osuan ikusgarrittasuna mirestu dogu danok. Garbi-garbi dago, eta etorkizunerako hala mantentzen saiatuko gara.

Kanporutzkuan, leza guztia desinstalau dogu beraz hurrengorako kontuan hartu. Instalaziño fitxa bat egingo dau Gotzonek. Gero Santa Luziako latsian materialak garbittu doguz.

Barne bilatzailea