2013/10/06

Jornos II (Oier)



131005: JL Pascual (GEV), Alfonso (Burnia), Andres, XX (Esparta), Josu Granja, Josu Zeberio, Unai, Iñaki Bombero, Gotzon, Idoia, Tana, Amagoia, Maite, Martin, Santi, Oier.

Jornos II, potzu Klasikuan argazki bi etaratzera: bat goittik behera, bestia behetik gora.

Kanpuan Espartako Andres eta XX topau doguz, beste leza baten biharrian zeguazela. Gaiñera Tana, Amagoia eta Maite etorri dira bisittan, andamixoraiñok bisittia egitteko eta Pascual ezagutzeko. Danok genguazen berakin emozionauta, deskubrimentutik 45 urte eta gero barriro leku honetara bueltatziakin: berari laga detsagu “bere” potzua harrixakin sondeatzeko ohoria. Danok mutu geratu gara lehelengoko txistua entzutzian, eta geroko burrunbadia.

Koskabilluak korbata modura, hantxe pasau dogu pasamanotik. Josu G eta Pascual erretratatzeko kamarak prestatzen ziharduela, Idoiak walkie-talkixan kargua hartu dau (50 metrotako distantzian oihartzunakin ezin zan berbarik ulertu, etara kontuak 180 metrotara). Bestiok Balentzianuen Bidetik behera egin dogu, “leihatillara” allegauta. Josu Z-k beste walkie-talkixa hartuta eta Santik argixa eginda, lehelengo argazkixa egin dogu. Potzu erdixan Alfonso egon da modelo lez.

Alfonso jaitsi da potzu bildurgarrittik (gaur ez hain bildurgarrixa, ur gitxi zeguan-eta, argazkixan mesedetan) eta atzetik Josu G. Orduan behetik gorako argazkixa prestatzen ziharduela, batzu gorakako bidia hartu dogu.

Eskerrak Ondarrutarrak 5.30etan jaiki dirala. 6:25 Leke, 7:10 Zornotza, 7:45 Ugaldebieta eta 9:00ak aldian El Suceso – Gertakarittik gora giñoiazen, Jesukristok Abarketia Galdu Zeban lekuraiñok (Sopeña mendixa, la Canal de los Jornos). Lezara 10:30ak aldian abixau bagara, potzu Klasikoko bentanillatik gora 17:00ak aldian hasi gara. Jente asko genguazenez, gauziak luze jo dau eta 20:30ak aldian allegau gara kotxietara.

Pozik amaittu dogu, helburuak ustekabe barik beteta, eta leku historiko bat gidari onenekin bisittau izanan sentsaziñuakin. Hurrengo bueltatzeko gogoz geratu gara, bidia guk geuk instalau eta trankillago egitteko (Burniakuei abisauta, noski).

Barne bilatzailea