Argazkiak.org | E-78 © cc-by-sa: ades
131012: Iñaki Kobero, Martin, Idoia, Gotzon, Oier.
Aritzgane II (E-78), hondoko eskaladia
desinstalatzera eta desobstrukziñuakin segitzera.
Gernikako rallyxa ikustera juan dirazen
gidari subnormalen mehatxua gaindittuta, Ereñora allegau gara. Danok juan gara
hondora. Eskaladia desinstalatzeko soka bat ekartzia ahaztu jaku, beraz
Gotzonek destrepe bat egin dau eta konponduta; desobstrukziño lekura juan gara
gero, eta han hiru “hasibarrixak” geratu gara biharrian; Gotzon eta Idoia
erdi-lesionauta zeguazenez, kanporutzko bidia hartu dabe.
Hiru bat ordu egin doguz bertan, hiruron
artian txandakatuta erritmo bizixan. Goraka doian katazulo bat da, kolada batek
estututa. Eskoplodun taladruakin ibilli gara, eta piketa txikixakin; Martinek
eta Iñakik burua sartu ahal izan dabe, bestekaldeko gelia ikusitta. Ordubeteko
biharra kalkulatzen dogu estuasuna gainditzeko.
Triskantza txiki honen eremu marroia
kenduta, leza osuan ikusgarrittasuna mirestu dogu danok. Garbi-garbi dago, eta etorkizunerako
hala mantentzen saiatuko gara.
Kanporutzkuan, leza guztia desinstalau
dogu beraz hurrengorako kontuan hartu. Instalaziño fitxa bat egingo dau
Gotzonek. Gero Santa Luziako latsian materialak garbittu doguz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario