2016/10/12

Espeleologia egiten

Part.: Unai, Urtzi, Simone, Antua, Gotzon eta Josu

Bi ziren goizean Atxarreko ingurura hurbildu garenean begiratu behar genituen zuloak.

Lehena, Xabik ikusi zuena aste batzuk atzera A-30. Kriston itxura duen "hundimiento" bat, ia leza bat dirudiena. Sakonenean arrakala bertikal bat zabaltzen zaio. Hasiera batean, eztua, baina desobstrukzio sesio txiki baten ondoren, Gotzon sartzeko bestekoa... eta ezer ere ez, 3m destrepatu eta bukatuta.

Jaso, eta ziztu bizian, hurrengora joan gara. Kasu haretan, 1m zabal eta 4m luzeerako arrakala zabaltzen zen lapiazean. 4m-sakonerakoa. Unai eta Gotzon jaitsi dira, eta ez zirudien ezer zegoenik, baina pare bat aldiz begiratu ondoren, zulo txiki bat aurkitu dute bertan, Unaiek eta Urtzik gogoz zabaldu dutena. Josu jeitsi da eztuazunetik behera, eta gure sorpresarako paralelo beste arrakala bat zabaldu da, dimentsio beretsukoa, eta fin.

Argaziak atera, eta inguruko beste koba pare bat bisitatuz (euria tarteko) kotxera bueltatu gara, goiz ederra pasata lagun artean. Ez dugu leza sakonik jeitsi eta ezer teknikorik egin, baina aspaldian ditugun kezka guztiak ahaztu zaizkigu Atxarren.

2 comentarios:

Anónimo dijo...

Por fin un poco de cordura

LosArcos Koldo dijo...

Zorionak, Saguzaharrak!

Sekulako lana ari zarete egiten. Ia astero zuen kronikie irakurtzen dut eta bizkaiera itxia ikasteaz gain, altxor anitz ezagutzeko aukera izaten dut.

Segi horrela!

P.d.: Zuen izena ez da agertzen Bizkaian eskela gehien argitaratzen dituen egunkarian: amorrazio handia a ematen du kontu horrek. Satorraken ere ezagutzen dugu jaki hori.


Barne bilatzailea