180815: Gotzon,
Antua, Oier.
IS-045 Damazulo
(Ispaster). Aurreko egunetan identifikautako zulo puzkarixan aurrera segidu
dogu, harrixak kentzen. Lau bat ordu jardun dogu bertan, txandaka; bihar
astunena, egixa esan, beste bixak eruan dabe, ni neu pare bat ordu kokotan pasau
dotelako, uzta ugarixakin gaiñera (Neobisium, Oxychillus, Ischyropsalis,
Quaestus, Speonomus?, Troglohyphantes eta beste masma txikixak, Meta,
Lithobius... hainbeste izan dira eze kontua galdu dotela; Carlosendako geratzen
da laboratorixuan kontaketa zehatza egittia).
Desob biharrari
buruz, emankorra izan da: espatula bihar kirurgikuari esker, jarduna amaitzian
galeria txiki bat geratu da, azken estuasun bat nasaittu eta gero (hurrengo
egunian, seguru) galeria praktikable batera pasatzen dana, begibistan doguna,
eta kanporako haize korriente nabarmenakin. Interesa bikoiztu egitten dau,
enkaje topografikua egittian: hain zuzen be, Abittara-Trakamaill eta Urgitxi
sistemen arteko mugan egongo giñake, Rio Loco inguruan nere ustez. Hórrek
kuebok ezagutzen dabena ondo jabetuko da esaten gabizenan garrantzixaz. Igual
zapatu honetan bertan argittuko da gauzia.
Bestalde,
Ipazterko tabernan, Urtzikin topau gara eta Gotzonek propuestia egin dau: (...)
No hay comentarios:
Publicar un comentario