180814: Oier
Iñaki Alonso tolosarran
bidez, Pedro Ruiz de Arkautekin bildu naiz (Felix Ruiz de Arkauten seme
gaztena). Helburuak: bere aittan artxiboko gauzak itzultzia (galdutzat
zeukenak), argazki eta argitalpen batzuk emotia, eta Felixen bizitza pertsonalari
buruzko detalliak jasotzia. Izan be, bere speleo bizitzia ezaguna bada be, bere
lagunik miñenak be ezin izan deste kontau gauza haundirik kobazulotik kanpoko
bizitziari buruz. Hutsune hori betetzeko, Pedro oso lagungarrixa izan da: bera
hil zanian nerabia zan, eta etxe barruko gauzez gain (ohitturak, zaletasunak,
kezkak...) bere gurasuen historixia be jaso ahal izan dot, baitta familiako
fabrikiana be. Onezkero zumitz ederrak bildu doguz, laster otzara ederra
osatzen hasteko. Eskerrikasko Pedrori, baitta Teresa Artiz lehengusiñiari be,
Murrutxa etxia laga deskuana elkarrizketa erosua egitteko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario