Bizkaiko Basozainekin. |
181215: Oskar F,
Gotzon, Antua, Santi, Oier.
******* OHARRA ******** Gaztelugatxe eta Ogoño
moduko lekuak biotopo babestuak dira, hainbat arrazoiengaittik. Hori dala eta,
bertan ezin dira esploraziño espeleologikuak libreki egin, ez bada eze, erakunde
arduradunen baimena aldez aurretik eskatuta, eta lan programia bertan ikerketan
eta babes lanetan dabizen beste espezialistekin adostuta. Hala gabiz egunotan,
eta egixa esateko, plazerra da halako elkarlana. ******** OHARRA ********
Gaztelugatxe. Hasierako
programia 161208an egindako biharrakin segitzia izan da (ikusi bitakora), N
labarretan; baiña aldatu bihar izan dogu, uran pistoi efektu deigarrixangaittik
(Beaufort-Etxebarria 9,5).
Lehelengo
Gaztelugatxe III topografiatzeko eta argazkixa jasotzeko asmotan juan gara;
batzuk beheko sarreratik sartu dira, baiña bestiak ez giñan goiko sarreratik
kabitzen, beraz putzu bertikalian parera allegau diranian berba egittiakin
konformau bihar izan gara. Baiña biharrak ezin izan doguz amaittu: olatuak
egitten zeban pistoi efektua hain haundixa zan eze (maria beheran, gaiñera!),
esploraziñua bertan behera lagatzia erabagi dogun. Eta hurrengorako kontuan
hartu: biharrakin segitzeko, olatua bare egon bihar da; bestela arriskutsuegi.
Hurrengo, talde
bat Gaztelugatxe IV-ra abixau da; lehendik genkan poligonalari 3D topografixia
gehitzera.
Bestiak, parian
genkan beste hormako zuluekin hastia pentsau dogu. Halan, ermittaraiñok barriro
igo eta sasitzan behera etorri gara, lehelengo bide bat esploratzeko. Suertia
izan dogu: jaitsi eta bertikalian bertan kueba sarrera haundi baten atarixan
geratu gara (Gaztelugatxe V izendatu geinkiana), 15 m altu, 2 m zabal. Bide
nagusixari segiduta, beheruntzko norabidia egin dogu bloke haundixen eta lur
aldapan artian; 20 bat metro sakondu dogunian, azpittik eta goittik leihatilla
batzuk zabaldu izan dira, itsasuan gaiñian; topo zirriborro bat eginda,
Gaztelugatxe IV sortu daben arrakala bera dirudi, baiña dimentsiño askoz be
haundixakin. Puntu honetan, soka gitxi genkanez eta esploraziñua dagonez
(gitxienez 4 puntutan), atzera egin dogu. Bio aldetik: saguzar bat ikusi dogu
10 bat metroko alturan (ezin identifikau ze espezietakua).
No hay comentarios:
Publicar un comentario