181201: Antua,
Gotzon, Martin I.,Joxe, Oskar E., O.
Eurtenerrota.
Azken desob saiuan ostian agertutako galeria haundixan explo + topo egittera,
kanonak agintzen daben modura (eskerrikasko aurreko egunian tentaldixari eutsi
zentsenei). Estuasun progresibuen seriea ahal dan modura pasau dogu, nik
laguntzaz, eta azken horretan be zizel biharra egin bihar izan da, azken
angulua leuntzeko. Behiñ hori pasauta, galeria barrixan edertasuna begiztatu
ahal izan dot; eta, terminusera allegauta, zilleraiñoko urakin, lau bide
posible aztertzen jardun dogu: 1, erreka nagusixa, sifoi sakon baten amaitzen
dana; 2 eta 3, diaklasa baten fabore (Zubitxutan estiluan) zabaldutako
galeria-arrakala bikotxa; eta 4, sektore horretara sartu baiño lehenagoko
urjauzi txikixan onduan ikusi dogun leihatilla bat. Ez dogu batetik bez
aurreratzia lortu, baiña asuntuari buelta batzuk emon biharko jakoz, sektorian
haize korrientia nabarmena dalako (Beaufort-Etxebarria eskalan 2).
Bio aldetik
jasotako lagiñak: Neobisium, Lithobius, Quaestus, diptero pare bat, Trichoniscoides
tipoko koko zuri bat, Meta, masma txiki bat, miriapodo bat.
No hay comentarios:
Publicar un comentario