******* OHARRA ******** Gaztelugatxe eta Ogoño
moduko lekuak biotopo babestuak dira, hainbat arrazoiengaittik. Hori dala eta,
bertan ezin dira esploraziño espeleologikuak libreki egin, ez bada eze, erakunde
arduradunen baimena aldez aurretik eskatuta, eta lan programia bertan ikerketan
eta babes lanetan dabizen beste espezialistekin adostuta. ******** OHARRA *******
181223: Santi, Zutoia, Aitor, Gotzon, Antua, Javi, Otxolako 8 kide eta Oier.
Ogoñon ikertzeko
dogun baimenan azken astiak aprobetxatzeko, 8 lagun naparren errefortzuakin, gaur
4 taldetan banatuta jardun dogu: Kantauriko Begixa, Matxiplaken kobia, Europa
kobia eta Apala.
Europako taldian
sartu naiz, bestietan nahikua jente zegualako, eta aurreko egunian hondoraiñok
jaisteko gogoz geratu nintzalako. Egin dot, arazo berezi barik. Gaurkuan
saguzar bi ikusi doguz: sarrerako gelan bat, eta bestia -15 inguruko erlaitz
ondoko gelatxuan; azken hau, gorutzkuan esna eta ekolokalizatzen zeguan: US
detektagailluakin Rh. ferrumequinum zala ikusi dot. Beheian (Gotzonek saguzarrak
“de ojos grandes y que me miraban fijamente” ikusittako lekuan), alerik bez.
-15ko erlaitz
horretan, baitta be, lagin pare bat hartu dogu: Aitorrek topautako arrautza
kurioso bat (oillo-arrautzan tamañua, azal urdinskia pinporta illunekin) eta
femur trokanter-buru bat (inguruan dagozen hazur barri ugarixak baiño nabarmen
zaharragua). Hortaz gain, hegazti itxurako hazur batzuk atentziñua deittu
deskue tamañuangaittik; argazkittan jaso doguz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario