2019/08/20

Canal-Valle lurpeko trabesia


2019-8-20 Martin U., Zutoia, Santi
Etxetik goizeko 5:30etan irtenda, Valleko kobako aparkamendura heldu gara 7:30ak inguruan. Handik Casaviejara joan gara beste kotxearekin eta 8:30etan La Canal-eko kobazuloan sartu gara. 11:45ean kanpora irten gara Valleko koban.
Ez dugu izan galerarik trabesia osoan. La Canaleko saltoak ondo ekipatuta daude, eta ondorengo laminadore luzeko bidea ondo markatuta denbora osoan. Valleko galerian lehen blokeen kaosean ezkerretik gora igo behar da hasieran altuera bateraino eta han eskuineko hormatik jarraitu. Bigarren kaosean buelta batzuk eman behar izan ditugu bidearen bila.


Galeria de la Lunan galduta zegoen mamut honek bide osoan jarraitu gaitu kanporaino. Haren poza!

No hay comentarios: