2018/12/24

Ogoño, 1/4



 ******* OHARRA ******** Gaztelugatxe eta Ogoño moduko lekuak biotopo babestuak dira, hainbat arrazoiengaittik. Hori dala eta, bertan ezin dira esploraziño espeleologikuak libreki egin, ez bada eze, erakunde arduradunen baimena aldez aurretik eskatuta, eta lan programia bertan ikerketan eta babes lanetan dabizen beste espezialistekin adostuta. ******** OHARRA *******


181223: Santi, Zutoia, Aitor, Gotzon, Antua, Javi, Otxolako 8 kide eta Oier.

Ogoñon ikertzeko dogun baimenan azken astiak aprobetxatzeko, 8 lagun naparren errefortzuakin, gaur 4 taldetan banatuta jardun dogu: Kantauriko Begixa, Matxiplaken kobia, Europa kobia eta Apala.

Europako taldian sartu naiz, bestietan nahikua jente zegualako, eta aurreko egunian hondoraiñok jaisteko gogoz geratu nintzalako. Egin dot, arazo berezi barik. Gaurkuan saguzar bi ikusi doguz: sarrerako gelan bat, eta bestia -15 inguruko erlaitz ondoko gelatxuan; azken hau, gorutzkuan esna eta ekolokalizatzen zeguan: US detektagailluakin Rh. ferrumequinum zala ikusi dot. Beheian (Gotzonek saguzarrak “de ojos grandes y que me miraban fijamente” ikusittako lekuan), alerik bez.

-15ko erlaitz horretan, baitta be, lagin pare bat hartu dogu: Aitorrek topautako arrautza kurioso bat (oillo-arrautzan tamañua, azal urdinskia pinporta illunekin) eta femur trokanter-buru bat (inguruan dagozen hazur barri ugarixak baiño nabarmen zaharragua). Hortaz gain, hegazti itxurako hazur batzuk atentziñua deittu deskue tamañuangaittik; argazkittan jaso doguz.

2018/12/15

Gaztelugatxe 9,5


Bizkaiko Basozainekin.



181215: Oskar F, Gotzon, Antua, Santi, Oier.

 ******* OHARRA ******** Gaztelugatxe eta Ogoño moduko lekuak biotopo babestuak dira, hainbat arrazoiengaittik. Hori dala eta, bertan ezin dira esploraziño espeleologikuak libreki egin, ez bada eze, erakunde arduradunen baimena aldez aurretik eskatuta, eta lan programia bertan ikerketan eta babes lanetan dabizen beste espezialistekin adostuta. Hala gabiz egunotan, eta egixa esateko, plazerra da halako elkarlana. ******** OHARRA ********

Gaztelugatxe. Hasierako programia 161208an egindako biharrakin segitzia izan da (ikusi bitakora), N labarretan; baiña aldatu bihar izan dogu, uran pistoi efektu deigarrixangaittik (Beaufort-Etxebarria 9,5).

Lehelengo Gaztelugatxe III topografiatzeko eta argazkixa jasotzeko asmotan juan gara; batzuk beheko sarreratik sartu dira, baiña bestiak ez giñan goiko sarreratik kabitzen, beraz putzu bertikalian parera allegau diranian berba egittiakin konformau bihar izan gara. Baiña biharrak ezin izan doguz amaittu: olatuak egitten zeban pistoi efektua hain haundixa zan eze (maria beheran, gaiñera!), esploraziñua bertan behera lagatzia erabagi dogun. Eta hurrengorako kontuan hartu: biharrakin segitzeko, olatua bare egon bihar da; bestela arriskutsuegi.



Hurrengo, talde bat Gaztelugatxe IV-ra abixau da; lehendik genkan poligonalari 3D topografixia gehitzera.

Bestiak, parian genkan beste hormako zuluekin hastia pentsau dogu. Halan, ermittaraiñok barriro igo eta sasitzan behera etorri gara, lehelengo bide bat esploratzeko. Suertia izan dogu: jaitsi eta bertikalian bertan kueba sarrera haundi baten atarixan geratu gara (Gaztelugatxe V izendatu geinkiana), 15 m altu, 2 m zabal. Bide nagusixari segiduta, beheruntzko norabidia egin dogu bloke haundixen eta lur aldapan artian; 20 bat metro sakondu dogunian, azpittik eta goittik leihatilla batzuk zabaldu izan dira, itsasuan gaiñian; topo zirriborro bat eginda, Gaztelugatxe IV sortu daben arrakala bera dirudi, baiña dimentsiño askoz be haundixakin. Puntu honetan, soka gitxi genkanez eta esploraziñua dagonez (gitxienez 4 puntutan), atzera egin dogu. Bio aldetik: saguzar bat ikusi dogu 10 bat metroko alturan (ezin identifikau ze espezietakua).

2018/12/01

Urriko Azken Galerixan esploraziñua



181201: Antua, Gotzon, Martin I.,Joxe, Oskar E., O.

Eurtenerrota. Azken desob saiuan ostian agertutako galeria haundixan explo + topo egittera, kanonak agintzen daben modura (eskerrikasko aurreko egunian tentaldixari eutsi zentsenei). Estuasun progresibuen seriea ahal dan modura pasau dogu, nik laguntzaz, eta azken horretan be zizel biharra egin bihar izan da, azken angulua leuntzeko. Behiñ hori pasauta, galeria barrixan edertasuna begiztatu ahal izan dot; eta, terminusera allegauta, zilleraiñoko urakin, lau bide posible aztertzen jardun dogu: 1, erreka nagusixa, sifoi sakon baten amaitzen dana; 2 eta 3, diaklasa baten fabore (Zubitxutan estiluan) zabaldutako galeria-arrakala bikotxa; eta 4, sektore horretara sartu baiño lehenagoko urjauzi txikixan onduan ikusi dogun leihatilla bat. Ez dogu batetik bez aurreratzia lortu, baiña asuntuari buelta batzuk emon biharko jakoz, sektorian haize korrientia nabarmena dalako (Beaufort-Etxebarria eskalan 2).

Bio aldetik jasotako lagiñak: Neobisium, Lithobius, Quaestus, diptero pare bat, Trichoniscoides tipoko koko zuri bat, Meta, masma txiki bat, miriapodo bat.

2018/11/04

Europan



181104: Gotzon, Petrus, Ane, Niko, Tomas, Oier.

Europa (Ogoño), helburu bikotxa: O-024 lezan, haize putzan bideo irudixak hartzia, eta O-027 koban, saguzar famoso horrek ikustia (“raros, que te miran con ojos grandes”) eta Tomaseri erakustia.

Lehelenguan, parte meteorologikua printzipioz egokixa zan (bideorako, ez lezara sartzeko): maria gora 14:00etan, eta 3 metroko olatuak. Baiña ez da uste genduanan beste izan; irudi batzuk hartu doguz, baiña mereziko dau barriro saiatziak.

Bufoiak umieri erakutsi eta gero, kobara sartu gara; sarrerako gelan bertan saguzar bat zeguan (Rh ferrumequinum, 80 kHz) eta barruko ranpatik beherako beste gelatxuan beste bat, oso antzerakua (baiña lotan, eta isilik). Beste koska bat bajatu dot, baiña ez hondo-hondoraiñok (Gotzonek diño saguzar taldia beheian ikusi zebala); gaur ez zan egun egokixa, eta ume barik gatozenian hobeto. Bio lagin batzuk: Meta, eta Lithobius.

Unako Potoa eta MG-22


181103: Petrus, Gotzon, Oier.

Gaur eguna ondo hasi da, (...)

Gero, A-85 lezara juan gara (Akorda auzua, Atxarre), desobstrukziñuakin segitzera. “Kraterran” toponimua be konfirmau dogu, bertako bizilagun baten ahotik: “Unako Potoa”. Tximinixia uste baiño errezago zabaldu dogu, eta kanpai formako leza txiki baten hondora jaitsi gara. Haizia kolumna estalagmitiko batzuen ostetik zetorrela eta, leihatilla bat zabaldu dogu eta handik sartuta meandro oso estu ba ikusten da. Lanakin segitzeko pribilejiua Martin U-ri laga detsagu. Bio aldetik: 3 masma txiki, eta Meta 1.

Iluntzean, MG-22ra (Berriatua), saguzarren udazkeneko trantsizio garaiko laginketa. (...)