Part.: Antua, Oier, Idoia eta Josu
Pasadan asteko 7 orduko sarreraren ostean, Abitara joateko asmo handirik ez genuela nahiko garbi geratuzen. Baina erremediorik gabe, gaixo kroniko bat bailitzan, gaur, 7 egun beranduago, berriro sartu gara Abitara.
Helburua: aurreko astean gelditu gintuen Bela hura, txikitu eta bestaldean zegoen frakturaren sakonenera heltzea.
Gaurkoan, nabarmen azkarrago ibili gara kobazuloan barrena, pisu gutxi eramatearen abantailak! Josu eta Oier aurretik, obstrukzioaren bila, eta Antua eta Idoia mapa topografikoa osatzen. Denbora gutxiren buruan Josu nahiko erraz pasa da, eta gainerakoak 15 minuturen buruan pasa dira, esplorazioarekin jarraitzeko.
Hasieran arrakala estu eta deseroso, eta beranduago meandro batean zehar jarraitu dugu. Halako batean erreka-bide batekin topo egin dugu, kortozirkuito bat bezala. Momentu batez, emozioz beterik, Josu errekan gora eta Oier errekan behera, biok garrasika ibili gara haizearen eta galerien tamainaren berri ematen. Adrenalina sudurretatik irtetzeko beste!!
Errekan gorako bidea 50m ingururen ostean bloke-kaos batean "bukatzen" da (ez dut esan itxi egiten denik). Nekea nabarmentzen hasia zenez, errekan beherako zatia lehenbailehen ikustera joan gara. Lajaren pare bat apurtu ostean, beste 40m inguru sakonduz, berriro ere obstrukzio batek itxi dizkigu ateak (beste aldean galeria zabal eta argi bat ikusten da). Eskerrak!!
Mailu eta zintzelarekin minutu batzuk jardun ezkero, arazo asko gabe, pasatzeko moduko gatera bat da, baina nekeak gainez eginda, esplorazioa eten, zerbait jan eta kanporantz habiatu gara.
Esplorazioaren emaitza 140m topo berri, eta beste 30-40m topografiatzeke.
9 ordu eta erdiko sarrera.
Kobazulo horretan zoratuta ez dago bakarrik "Rio Loco"...
Argi eta garbi esanda, berriro joan beharra dago. Galeria berriak daude esploratzeke eta... boluntariorik? Eta Idoiak berriro tortila eramaten badu?
2012-IX-15: Idoia, Antua, Josu, Oier.
Abstract: “De fractura a
fractura y tiro porque me la pone dura”.
Matherial & methods: “Palia,
mallukia eta zintzela”.
Rio Loco aldeko puntara. Pasa dan asteko katazulotik errez pasau
gara danok, zuzenian azken koladara helduta. Han be ez da asko kostau bidia
nasaitzia, eta Josu argala pasau da sektore barrira lehelengo: laster neu be
aurrera, eta atzetik Antua eta Idoia topografiatzen. Ura bertan laga dogu
(hankasartua) gauza haundirik topatzeko esperantza gitxikin.
Baiña... frakturaz fraktura, diaklasaz diaklasa zabaldutako
pasabide paralelo xamarretatik aurrera egin dogu denpora luzez (170 bat metro
barri bai topografiau doguz). Bai Josuk eta bai nik esplorau bako eremuetan
lehelenguak izateko aukera zirraragarrixa izan dogu, aspaldiko partetz. Bapatian,
kobiak morfologiaz aldatu dau: bifurkaziño baten topau gara, eta eskuma-ezker galerixa
zabaltxo bat, momentu honetan aktibo ez zeguana baiña beheia harritxintxar
milimetrikuekin, ez oso aspaldiko aktibidadian seiñalia begittandu jakuana;
txandaka konkreziño-guniak agertzen ziran lurrian; haize korriente nabarmena, “behetik
gorako” norabidian (hala interpretau dogu behintzat).
Lehelengo goikalderutz egin dogu, jarraitzeko itxura gehixen
zekalako; galerixa eroso xamarra, goixan arrakala forman, eta biharbada gorako
pasoren batekin; nahikotxo egin dogu aurrera, harik eta korrientia galdu eta
bloke anabasia topau dogun arte. Han ibilli gara bueltaka, baiña ez dogu haize
korrientian arrasto nabarmenik topau, uste eze aurreko galerixako punturen
baten galdu dogula.
Topografuak harrapau gaittuenian, atzera bidegurutzera egin dogu, ”errekan
behera” begiratzeko asmoz. Topoko materixala bidegurutzian laga dogu (bigarren
hankasartua), juan-etorri txikixa izango zalakuan. Baiña... laja batzu
oztopatutako katazulua nasaittu dotenian, hurrengo sorpresia etorri da: juan,
ta juan, ta juan... bestekaldian laga dogun antzeko bidian, baiña alde
nabarmenakin: haize korriente indartsua, gure arpegixan putzka.
Galerixa osuan zihar, oker ez ba nago (gauza larregi gertatu dira gaur)
laja asko eta paretak garbi ikusi doguz, ez rekonstrukziño formarik. Eta ez
gara amaierara allegau: Josu ta bixok leihatilla freatiko estu baiña
penetrablian aurrian geratu gara, berak burua sartu dau jarraipen argi eta
zabala ikusitta. Baiña subidoian
barruan, zentzunezko briztadia be izan dogu –ordu asko, jateko gitxi, edaririk
ez...- eta laurok juntau garanian, buelta egittia erabagi dogu. Eta graziak
horri: izan be, bueltako bidia hastiakin batera ni behintzat pasa dan astian
baiño nekatuagua nenguala konturatu naiz-eta.
Eta han geratu da ha: ¡jarraipen argixa, haize askokin! Zortzi ta
erdixak aldera allegau gara kotxietara, eta illuntzen zeguanez ezin izan dogu
materialik garbittu. Idoian amaneko tortilla elegantian inguruan Gotzoni deittu
detsagu barri onak emoten, eta pizkaka-pizkaka, lokatz eta Gallardon kroketen
nekia ahaztu eta hurrengo sartualdixan pentsatzen hasi gara.... kuriosidade
haundixa dakagu enkaje topografikua ikusteko, ia lurrazalian ze zonakin
korresponditzen daben sektore barri honek.
3 comentarios:
200 m topo + rio abajo sin topo
A ver esa topo para cuando!!!
directos a la gran dolina superior pasando por la IS-28 y la IS-29
Publicar un comentario