2012/09/09

Egun gogor bat Abitan

Part: Gotzon, Antua, Oier, Idoia, Bikain eta Josu

10etan Oletan batu eta, bertatik 1km-ra dagoen bide ertz batean aparkatu dugu Abitara joateko.

Duela 9-10 urte utzi zela esploratzeari, eta gaur berriro ekin diogu lanari.

Kobazuloaren sarrerara heldu, arropak aldatu, petateak prestatu eta hizketaldi labur bat izateko aukera ere izan dugu. Azpian doakizue transkripzio txiki bat:

J.C.: ¿oye, pero que tal es Abita?
G.A.: Bufff, cuevón....salvo lo que vamos a hacer hoy...
(Reflexión post-cueva). "Nunca una frase de tan corta podría resumir una entrada de 8 horas..."


Abita bolumen handiko kobazulo ikusgarri bat izan arren, sartu eta minutu gutxira, galeria bat habiatzen  da ezkerraldera. Hasieran altuera gutxi, beranduago oso gutxi, eta bukaeran gutxi baina gutxi duen galeriak zeharkatu behar izan ditugu. Gatera gehienak pasa eta gero, soka bat jarrita dagoen 3-4 estuazun jaitsi eta Rio Loco-ra heldu gara. Erreka hau kontrako norantzan mendian barrena sartzen den ur aporte txiki bat da, baina nahikoa, denok busti, lokatzez bete eta nerbioak ere puri-purian jartzeko.

Meandro estu ugari zeharkatu eta gero, garai batean Oskar eta Gotzon sartu EZ ziren galeria batzuetara heldu gara, lehendabizi, Antua eta Josu, eta jarraian Bikain eta Gotzon. Bitartean Oier eta Idoia estuazun bat garbitzen geratu dira (bueltan benetan eskertu duguna). Kobazuloaren sakonenean, non eta bukaeran, haizea somatzen genuen lekuan...topoaren arabera mendi baten sakonenean geundelarik, beste hizketaldi bat:

J.C.: Antua! ¿pero tu no te cansas o qué?
A.: ¡¡¡¡¡¡Es que, esto sigue!!!!!
(Reflexión underground). "No comment..."

Gutxira, matrailua eta zintzelaren beharrean, buelta eman dugu eta Idoia eta Oier-engana bueltatu gara indarrak errekuperatzera. Tartean Gotzon eta Antuak eskaladaren bat ere begiratu dute, hurrengo batean egiteko.

Buelta, espero bezala gogorra izan da, estuazun ugari gorantz igo beharrean. Baina elkarri lagunduz lortu dugu HORTIK ateratzea.

Bueltatzeko gogo askorik ez eduki arren, sakonera hartan zegoen haizearen jatorria aurkitu beharrean gaude. Momentuz Igandeko ADES-eko bazkarian pentsatuko dugu...

Hala ere, haize korronte horrek laister sorginduko gaitu berriro aste gutxiren buruan...

Ikusteke dago zenbat bolondres azalduko diren Santa Luziara Abitara joateko....

***

2012-IX-8: Josu, Gotzon, Idoia, Bikain, Antua, Oier.

Abittara goiazen guztietan legez, bizipen bikotxa; batetik bihar teorikua (Rio Locoko puntara eta eskaladara) eta bestetik pertsonala (Oier bere fantasmen kontra).

Lehelengo aldetik ondo juan da gauzia. Gotzon, Antua eta Josuk eskalako estuasuna espatulaz nasaittu dabe: lehen subelandarak baiño ezin ziran pasau, eta oiñ ostera potolotxuok bebai (ondo kostata, baiña bai). Gutako batzu Rio Loco famosúa ezagutu dogu, baitta bere izenan jatorrixa be (Trakamall errekian kontrako norabidian doia) eta han alarau eta orru desgarradorien kontzertua etorri da, korputz hotzak basatzan literalki murgildu biharra etortziakin batera. Ibillixan-ibillixan tenperaturia bardindu dogu, halan be, eta puntia bera ez dot ezagutu nik, azken estuasuna nasaitzen geldittu naiz-eta. Hortxe egin dot Zientzixiari gaurko nere aportaziñotxua: 50 bat kg sedimentu etara dittudaz laminadoretik. Aurrian ibilli dirazenak kolada-banderaz estututako pasabide batera allegau ei dira, haizeduna eta jarraitzeko aukeriakin, baiña materiala falta jaken eta ezin izan dira pasau; kontauko dabe.

Puntatik bueltan eskalada lekura juan dira zuzenian (onduan dago) eta, egixa esan, ez dakat idearik be zetan ibilli diran eta zer lortuta. Ni han segidu dot-eta, laminadoriari azpixa jaten.

Beste bizipen paralelua, betiko legez, estuasunekin eta panikuakin nere burruka pertsonalana izan da. Oinguan, nere harridura eta disgustorako, puspilluan katazuluan yuyu larrixa igarri dot, sartziakin batera. Atzera egitteko puntuan egon naiz, eta nere keja eta maldiziñuak ez dira izan estuasuna berangaittik, ez bada eze egoeriak emoten zestan amorruangaittik. Gotzon aurrian eta Antua atzian nekala, baiña, arnas batzuk hartu (kostata; hain zuzen be arnasa hartzian betetzen neban tutua gehixen, harrixan estuasuna torax perimetro osuan igarritta) eta pasau naiz. ¿Zer pasau jatan? Seguraski lehelengo aldixakin gogoratu naizela: izan be, toki honetan igarri neban estraiñekoz klaustrofobia sentsaziño larri eta ittogarrixori, eta ha sentitzeko bildurra izango zan kontizu.

Handik aurrera, pare bat bidar gehixago igarri dot, baiña ez hain larriki; barrurakuan ondo xamar ibilli naiz, eta bueltan izan da. Nekiakin relazionauta, nere ustez (bidia ezin topauta be ibilli naiz...). Lehelengo juaten laga nabe baiña, eta beraz tarteka deskantsatzeko aukeriakin politto ibilli naiz, indarrak neurtzen, eta nere mugan baiña neke haundi barik allegau naiz kanpora, Rio Locoko lokatzan gaiñian puspillo inguruko hautsakin kroketia bihurtuta. Pozik geratu naiz eskalako sokatik gora egindako trepada libriakin, ondo eta nere ustez arrisku haundi barik allegau naiz kanpora; biharbada korputza Gallardonez ondo lubrikauta izatiak zerikusirik izango zeban...

Nekatuta urten dogu batzuk; izan be, zazpi orduko jardunaldixa izan da eta ni behintzat halakuen ohitturia galduta, eta beste grupo muskularrak erabillitta (pectoralis major, latissimus dorsi, rectus abdominis eta femoris...) bixar agujetak seguru.

3 comentarios:

pettite suisse dijo...

En la foto se ve lo que interumpe el paso, la idea es eliminarlo para pasar. Referendun para decidir si lo hacemos o no. vota.

Yoyas dijo...

Mentirosa de los cojones, eso es la "Sala Casteret" y no está en ese sector, si no estoy muy equivocado.

danone dijo...

pettite suisse no miente,maleducada, yo estuve con ella en abittaga y eso no es la sala casteret estas muy equivocada . mi voto es no romper.