2012/09/23

Au revoir, río de los Locos!

 2012-IX-22 Gotzon, Antua, Josu, Unai eta Iñaki


Gernikatik Abitara bidean jada hasi dira, no sabes a donde vienes, eso es el infierno... eta horrelakoak.
Gero, petateak batu, zeozer jan eta Abitako kobaruntz abiatu gara, jada Lea-Artibaiko kobazulorik luzeena denera, 5350 metro baino pixkat gehiagorekin.
Ni neu ez nintzen gaur arte bertan ibili eta kobazulo ikusgarria dela esan behar dut, izugarria eta polita, gutxienez egin ditudan lehenengo metroak.
Orduan esan ditu Antuak hitz magikoak "disfrutar de estos últimos momentos de pie" horren ostean, ezkerreko diaklasa batean murgildu gara, eta handik aurrera, batenbatek esan duen munduan: "descendiendo al abismo". Bapatean estuasunak (gainera bertikalak) agertu dira eta horren ostean Rio Loco (gaurtik aurrera Río de los Locos, handik dabilena ez baitago burutik sano) agertu da. Esan behar da izena hartzen duen norabidetik datorkiola, izan ere ez da sartzen kobazuloko erreka nagusien norabidean, baizik eta kontrako norabidea hartzen du, bailara apartatu bateranzko bidea.
Gainera beste kritikatxo bat izenari, ez baita erreka eder bat, basaz betetako diaklasa estu bat baizik. Josuk azkar esan dit "iñaki ez nekatu ez zikintzen saiatzen, bai edo bai sartuko zara potxingoan eta" eta horrela izan da.
Azkenean heldu gara denok puntara eta bertan, Josu eta Antua desobstritzera aurreratu dira eta gu haien atzetik, zabaltzen zuten bidea topografiatzeko: 60 metro berri, uste dut.
Azken estuasuna igaro ostean argi geratu da nondik datorren haizea: goitik dator, mendi puntatik, honek nahiko argi uzten du kaletik datorrela, eta hori horrela izanda, -200 metro izan ditzakeen leza bat izango liteke.
Handik aurrera azken obstruzio bat agertu da. Dena ematen zuen berriro itzuli beharko ginela taladro batekin eta horrek benetako etsipena eragin digu, gainera Gotzonek arrazoia zuen, "Imaginatu taladroa eta materiala ekartzen dugula honarte 20 metro agertzeko, me da un mal!" argi zegoen bideak jarraitzen zuela eta animoak kargatuta, Gotzon eta Antua geratu dira zuloa desobstruitzen, beste hirurok kanporako bidea hartzen genuen bitartean. Dena joan da ondo gutxigorabehera (estuasun larrietan egon dira orru batzuk, baina besterik ez) Rio de los Locosen berriro basaztu eta estuasunak igotzen hasi garen arte...
Gotzonen apurketa zerbikal bati esker lortu dut igotzea, eskala apurtu eta madarikarturarte... Unaik azkenean lortu du igotzea, eta nik ere izan ditut komeriak eta laguntza asko Antua eta Gotzonen partetik 5 metroko diaklasa bertikal hori igotzeko, baina azkenean lortu dugu denok Abitatik irtetzea, 8 orduren ostean.
Zelako ibilalditxoa!
Zorionez, Gotzonek eta Antuak argi utzi dute desobstruzioaren ostean Rio de Los Locosen galeria madarikatua bukatzen dela!
Hemendik aurrera, goiko aldetik prospektatu beharko da haizea eragiten duen leza hori ea aurkitzen dugun.
Hala ere, Abita-Trakamañe sistema ez da bukatu. Oraindik 2 frente geratzen dira exploratzeko, baina esan dutuenez, bidea Ades gela, casteret gela eta beste gela eta galeria ederrak dauden lekutik egin ahalko da eta espero dut horren bidez benetan ezagutzea Lea-Artibaiko kobarik luzeena izateaz aparte, ederrenetakoa den kobazulo hau.

Resumen en castellano: Hoy hemos reanudado la exploración del sector del "Río Loco" o "Río de los Locos" en el Sistema de Abita-Trakamañe (Amoroto), que ha pasado a ser oficialmente la cueva mas larga de la comarca de Lea-Artibai, con 5350 metros topografiados.
Hemos superado las obstrucciones que frenaron la última entrada a la cueva, y por fin se ha llegado al que parece el final de la galería que hemos estado explorando. Se ha descubierto que el origen del aire está en las partes altas de la galería, por lo que suponemos que mas que ser provocados por los grandes volúmenes, este aire tiene su origen en la calle, lo que nos hace suponer en la posible existencia de una sima en este sector del monte (hay que tener en cuenta que estamos a una profundidad de 200 metros de la superficie de dicho monte).
La salida ha sido dura, pero gracias a la cooperación entre los experimentados y los que estábamos mas frios en espeleo, hemos conseguido salir todos sanos y salvos de la cueva, después de 8 horas de caminata.
La cueva sigue teniendo dos frentes de exploración, pero parece ser que el camino hacia estas galerías se efectua por la parte mas espeleotemática y bella de la cueva, lo que me motiva personalmente, a continuar con las exploraciones en este sistema.

4 comentarios:

ceberio2 dijo...

Kronika ona Iñaki! Eskerrak puntu hori bukatutzat eman dugun. Baina gogoratu eskalada bat utzi dugula potxingoa eta gero :-), berriro joan beharko gara egunen baten. Orain bertikalak egiteko gogoa heldu zait...

ceberio2 dijo...

Por cierto, momentu honetan Alozako Zulun, Antua, Unai eta Ritxar, 5-7mko putzu bat ekipatu eta esploratzen dabiltza. Mas noticias en breve...

Oier G dijo...

Halako galerixia agertu eta amaittu??? Ez, ez, ez... topau daigun 200 metrotako leza hori, eta hortik egingo doguz esploraziñuak tranquilamente.

Zorionak... ¡bizirik urtetziangaittik! Jua jua jua

Zeberio I dijo...

Kronika ona iñaki bai! Oier, BAT nator zurekin, nahiago dot goikoaldeko dolina-lapiaz aldea GOITIK BEHERA errepasatu 4-5 aldiz, hor sartzea baino. Oraingo astean joango naz bueltatxo bat ematera, inor nahi bada animatu edo...


Barne bilatzailea