Lekubasoko Karstera joan gara, Hatxondoko urzuloa exploratzera (ADES territorio berria). Lateral ugari batzuk begiratu ostean fondorarte joan gara, eta pausu berri batzuk igaro ostean (Iñakiren sifoia eta Unairen omoplatoaren pasua) Meandro eder bat deskubritu dugu, lokatzak bakarrik zikintzen zuena. Explorazioa eskalada batean utzi dugu, eta kobak 600 metro topografiatu ditugu, baina argi daukagu kilometro bat baino gehiagoko potentziala duela. Zeberiok gerra asko emango digu!
Laister, espeleo-irteeretarako geralekua ez da bakarrik Santa Luziako Janira taberna izango; Usansoloko beste bat ere baino (izena ez naiz gogoratzen, dena be ezin da). Handik oso hurbil baserri pista bat hasten da, hasieran asfaltuan, gero zementuan eta gero hartxintxarrean, Usansolo eta Zeberio arteko mendien piñudi eta errekondoen barrena sartzen gaituena. Kotxean denboratxo bat egin eta gero aldapan gora, pantano bat pasa eta guzti egin eta gero, piñudi baten alboan aparkatu dugu.
Txiringitoa zabaldu dugunean lurrean zehar, prestatzeko, basoan pasiatzen zebilen gizon batek agurtu gaitu. Bere lehen galdera, askotan bezala: nora zoazte horrela?
Basoan, gure hanken azpian, ez dago kare-harririk, eta gu buzoak jazten. En busca del Karst Perdido: sumiderotik oso hurbil zaudenean hasten da benetan karst-a agertzen.
Sumideroa materialen kontaktuan dago. Errekondoaren alde batean (polje itxurakoa omen da baina ez da asko igartzen, ez Lastur, Elizburu, Oma eta halakoetan bezain erraz behintzat) gure furgoneta, material inpermeable gainean, eta beste aldean sumideroa. Hor kontaktuan bertan ere, errekan behera zertxobait gehiago, Armiñetako koba dago.
Sokatxo bat bota dugu, sumideroaren hasierako musgo-blokeetan behera sartzeko. Arrakala bertikal ikusgarri bat da. Falla bat izatearen itxura dauka.
Sumideroa materialen kontaktuan dago. Errekondoaren alde batean (polje itxurakoa omen da baina ez da asko igartzen, ez Lastur, Elizburu, Oma eta halakoetan bezain erraz behintzat) gure furgoneta, material inpermeable gainean, eta beste aldean sumideroa. Hor kontaktuan bertan ere, errekan behera zertxobait gehiago, Armiñetako koba dago.
Kareharria ikustea lortzen duenari zerbeza bat |
Koban barrena, bloke artetik pasuak bilatzen ibiltzea da 15minutu gutxienez. Hitoak, mendizaleek laino artean daudenean hainbeste maite dituztenak, gure lagunak dira gaur koban.
Harrapatu dugu erreka, hasi dira galeria freatikoak, hasi dira harri kantoak eta hondarra gure hanketan. Aurrera goazela, estalaktita banakan batek agurtzen gaitu. Ezker eta eskuin, batzuetan, ur aporte galeriatxo batzuk agertzen dira noizean behin. Hormako kareharria, batzuetan burdin minerala da, erreka egiten duen fallak filoi mineralak gurutzatuko balitu lez...
400metrotan errekako bidea itxi egin da, eta lokatzezko arrastadako lekuak hasi dira, baina ez dago pasorik errekan behera. Makurtzeko leku batean, eskuinetara galeriatxo batek irteten du. Gero zabaldu egiten da, eta gure gainean bloke nahastea. Leizeren baten azpian gaude.
Esplorazioa hasi da, errekaren bidea berriro harrapatzeko bypass bat bilatu behar da. Batzuon aireari jarraitzeko usainmen falta ere agerian geratu da, batzutan kontrako norabidean hasten ginen eta. El aire nos konfunde...
Bentanatxo bat topatu dugu, borobil borobila, eta justu pasa gara. Omoplatuaren pasua!
Goiko galeria batzuetan gaude orain, lokatzez apaindutako meandro batzuk agertzen dira errekaren norabidean, beste aldean, sabai altuko salatxo bat, agian leizearen azpikaldea. Gotzon eta Antua topo egiten doaz, beste biok esploratzen.
Baina heldu zaigu amaiera. Airea arrakala baten gora galtzen da, baina igo daiteke; hori bai, soka bat txarto ez da etorriko, goian lokatza bait dago, eta ez da lekua ostia bat hartzeko bezalakoa.
Ba jaunak, hau da Hatxondo-ko urzuloaren lehenengo esplorazioa, espeleologikoki deituta. 225 metro berri esploratuta, eta 400metro zahar: 625metro. Eta gehiago dauka seguro!
Karst txikiak, eta koba handiak...
1 comentario:
Txo Gotzon jarri argazkiren bat derrepente ze bestelan hau txapi ez dau inork irakurriko eta.
Publicar un comentario