2012/09/23

Alozako Zulu, Alozako Potzu, Alozako Grietazu, Alozako Haxi!

Part: Josu, Antua, Ritxar, Unai

Ondarruko Zuluk meandro kaos blokes bat, gero 7 bat metro putzu bertikal eta beste 4-5 ez hain bertikal dauzka, gero gatera luze bat hasten da, baina ez hain estua. Arrastaka ondo ibili eta gero, gatera, arrakala bertikal bihurtzen da, eta sabaia 15-20 metrotara dago! Arrakala aurrerantza jarraituz, gatera inpenetrable bihurtzen da, baina kaskoa burutik kentzen duzun bitartean zulora argia botatzeko, lur eta hondar artean etzanda zauden bitartean, aireak aurpegian ematen dizu. Laburtzeko: hurrengorako "Magia" apur bat, eta kareharri ederrean eskalada polit bat, goitik pasua topatzeko. Ez dakigu Kobatzarra egongo dan, baina Koba badago, Zulu badago.

Cast: El Zulu de Ondarru tiene un meandro-caos de bloques, luego 7m de pozo vertical y otros 4-5 no tan verticales, y luego empieza una gatera larga, pero no muy estrecha. Después de arrastrarse bien, la gatera se convierte en grieta vertical, y el techo ya estará a 15-20m! Siguiendo la grieta, se vuelve gatera impenetrable, pero mientras te quitas el casco de la cabeza para echar luz al agujero, tumbado sobre tierra y arena, el aire te da en la cara. Resumiendo: para la próxima un poco de "Magia", y una preciosa escalada en buena caliza para buscar un paso por arriba. No sabemos si hay Kobon, pero hay Koba, hay Zulu.

Zeberiotarron burugogorkeria eta Gaes-eko bi experto-espeleologoren kuriositatearekin, Alozako Zulun barrura sartu gara. Gure maskotak (kriston armiarmatzarrak) berriz egin digu harrera, bere azpitik gure kaskoak pasa direnean. Ez digu kolkora salto egin, hori nahiko da.

Meandro estutxo eta harri bloke artean beherantza egin dugu eta harri artean putzu bertikal bat agertu zaigu. Berriro irten gara kanpora soka eta material bila. Eta berriro barrura.

Josu Aranzabal kanpoan geratu da. Nahiko espeleo egin du asteburuan Abitan sartzen eta irtetzen, eta petateak ateratzen eta besteoi irtetzen laguntzen. Gasolindegira joan da Abitako katxarroak garbitzera.

Unai PalizaZabal bikote famosoarekin barrura sartu da. Indar gutxiegi baina gogo gehiegi barruan zer zegoen jakiteko. Lazo bat harri-madre-ko bloke baten, Antuak zulatutako frakzionamendu bat eta behera. Gero beste 3-4 metro destrepe erraz, lapiaz busti baina garbian.

Eta lurra eta hondarra. Gatera bat hasten da, eta batentzako (igarri zein) no paso-ko leku bat, beste batzuentzako, ni-me-entero-ko leku bat. Pare bat kurba eta arrakala bertikal ederra. Hor amaitu zaigu koba, eta hor esan digu kobak, harri atzean segi egiten duela.

Orduan, susmoak konfirmatzeko, zulotik saguzar batek Ritxarri ongietorria eman dio.

Itxura guztia dauka goiko aldetik ere leize bat egon behar duela, arrakala haren goikoaldea edo?

Antuak dolinatxo bat ikusi du, tradizioari jarraituz, beste inork ikusi ez dugun lekuan, bertokook ere ez. Hau humillazioa!

Gero Atxondo-ko minetara joan gara turismoa egitera. Mokaoko baserrikoko bertakoekin berba egin dugu, eta turismo mineroa egin dugu, praka motxetan, gure teoriak (erdiak egia badira ez da gutxi) airera botaz. Minako sabaiak kolore berde, urdinxka, hori eta gorriz tindatuta daude. Politak dira, azterketa arkeologiko-geologiko bat egitekoak bezala, eta baita topo bat ere. Zeberiotarrak arduratuko gara horretaz. 

Habemus Zulum im Gorozikam.

6 comentarios:

Iñaki dijo...

pozten naiz! orain Ondarruk badauka benetako kobazulua!

Zeberio I dijo...

Eskerrikasko, Hehe, ez gara helduko leketxo aldean daukazuen nibeleraino, baina zeozer zeozer da! Beste 2 zuloren bila joango naiz aste hontan, bat leize bat eta beste "dagoela esan eusten" koba bat lar artean. Aber ze barri dagon, ze bestela Magia egin beharko da barruan.

Zeberio I dijo...

Parkatu bikain, azkanin neuk be zeuri bardine ein. Alde onetik beatu. Eskalada eta desobstrukzinoi bat dakazue Josu eta zeure artin etxeko, ni laster kanpoa nu eta barriro!

Simone dijo...

Thanks for the translation, Crystalhunter.

Anónimo dijo...

ufffffffffffff!!!!!!!!zenbat putaseme solte. bueno hamendik aurrea ia kolaboraziñoi hasten dan ze bestelan.............kaguenzotz!!!!
zeuekattik ez naz jun barriro eta entera orduko zast! atzetik kutxilu.

Peloenpetxo dijo...

Ondarru badauka karst,Zorionak.Ura+Kareharria=Kobazulu 1+1=2 es matematico.